.

.

2015/11/23

Udalatx:1.120m | Ekialdeko Aurpegia, edo ekialdeko ertza. (Cara Este).

201/10/26 | Urte asko dira Udalatx ingurutik nabilela, eta nola ez; gozatzen. Inguruko beste jende askoren moduan. Oraingoan, Ekialde aurpegiko igoera eder eta zuzena, Arrasate ingurutik ondo ikusten den igoera zoragarri eta aipagarria. Azpimarratzeko, aurpegi honek gordetzen duen baso oparoa. Arttialde eta Garbitzaz (Arbutus unedo) osatutako baso majikoa. Udalatx mendian beste bitxikeri bat.


Igoeraren deskribapena; Igoera, Aintzinaiko Santutxo harrobiaren azpian hasiko dugu. Harrobia, denboran tusita egon de arren, gaur egun lurrez beteta dago. Udalatx-ek ekialdean daukan beste ebakiondo itsusi bat. 

Autoa Meatzerreka elkartearen ondoan utzi eta harrobiaren bila joango gara. Arrasatetik Elorriora doan bidea zeharkatu eta harrobiruntz doan bidea hartuko dugu. Minutu gutxitan harrobiaren puntu gorenean azalduko gara, orain lurrez beteriko harrobia. Harrobiaren eskuinetik gorantz doan ardi-bidea hartu eta artadian barneratuko gara. Ondo zainduta dagoen Artadi eder bat,goroldio eta kareharriz hornitutako inguru zoragarria dugu aurretik.

Bidea agertu bezain laster desagertu egiten da.  Sena erabiliz gorantz egingo dugu ohian itxura duen artadi ederretik. 80 metro gorago lehenengo harritza horizontala zeharkatu behar da, leku basatia benetan.  Harritza atzean utzi eta "Lurgorri" izenez ezagutzen den toki batera helduko gara, lurrak kolore gorriz jazten dira toki honetan.

Artadia pixkanaka atzean geratzen joango da eta igoera, maldatsuagoa bihurtuko da.


Aurrean, Lurgorriko koba ederra aurkituko dugu, gaur egun ahuntz eta ardiak aterpe moduan erabiltzen dutena. Koba ezkerrean utzi, eta gora doan ertz zabala hartuko dugu. Eskuak ondo berotzeko tartea.  Gorago, Antzuetako atxak eta bere arroa.

Ertza lasai hartu eta goruntz egingo dugu, oztoporik gabeko tartea bait da. Kareharri inguru zoragarria.

Antzuetako atxak eta arroa ezkerrean utzi eta "Mankulebarreko" ertzetik gora egingo dugu orain. Lehenengo intergune aipagarrienarekin parez pare aurkituz. IIIº. intergune mixto bat, eskuekin ondo heltzen den txangoa. Nola de hala metroak goruntz egingo ditugu eskuekin lagunduz, espoloi itxura duen muinoaren tontorrenaino Azpian berriz, Antzuetako arro edo hamildegi zabala.

Tontortxoa atzean utzi, eta aurretik ertza zerbait estutzen da. Oraingoan, Mankubarrene-ko ertz tartea,  Udatatx-eko ekialde aupergi hutsean.

Ertzean aurrera jarraitu, eta "Asentziko ezpanak" izenez esagutzen diren lekura helduko gara. Urrunetik (Ekialdetik) bi ezpanen antza duten ertza bereizgarriak somatzen dira.  Metro batzuk aurrerago, Udalatx-eko gailurra. 


Kokapena.

Jaitsieran berriz, kanpazar porturaino doan bide klasikoa  hartuko dugu. Harrobiaren bukaeran, Santutxo harrobiraino doan baso-bide bat hartuko dugu.


Egindako Ibilbidea.

------------------------------------------------------------
 - Iraupena: guztizkoa: 2h 30' (Geldiuneekin)
 - Zailtasuna: Zailtasun bakarra; Antzuetako atxetan dagoen intregunea. 
 - Distantzia: 7,2 Km (+/-)
 - Gorabehera: Gorabehera positiboa: 815m (+/-)
 - Mendi Ibilbidea: Meatzerreka Elkartea - Santutxo harrobia - Lurgorriko artadia - Antzuetako atxak - Udalatx - Kanpazar-ko harrobia - Santutxo harrobia - Meatzerreka Elkartea 
------------------------------------------------------------

Igoera, Aintzinaiko Santutxo harrobiaren azpian hasiko dugu. Harrobia, denboran tusita egon de arren, gaur egun lurrez beteta dago. Udalatx-ek ekialdean daukan beste ebakiondo itsusi bat. 

Antzuetako atx-en tontor nagusia.

Santutxoko harrobiaren bidetik.

Geziaz, ardi-bidea artadian barneratzen.

Artadi zoragarri eta kontserbatua.

Harritza horizontala zeharkatzen.

Azpian, harritza.

Horiz, igoera. (Lurgorri).

Zirkuluan, kobaren sarrera. Eta goikaldean, ertz zabala, gure bidea.

Matxinsaltoa.

Lurgorriko haitzuloan barneratzen.

Lurgorriko kobaren barnetik begirada bat.

Beruntz begirada bat.

Aurretik, ertz zabala.

Kareharri inguruak, gainean Antzuetako atxak.

Azpian, autoa utzi dugun tokia; Meatzeerraka elkartearen ondoan.

Gozatzen.

Ardilatxak.

Antzuetako atxak.

"Antzuetako atxak eta arroa ezkerrean utzi eta "Mankulebarreko" ertzetik gora egingo dugu orain. Lehenengo intergune aipagarrienarekin parez pare aurkituz. IIIº. intergune mixto bat, eskuekin ondo heltzen den txangoa. Nola de hala metroak goruntz egingo ditugu eskuekin lagunduz, espoloi itxura duen muinoaren tontorrenaino Azpian berriz, Antzuetako arro edo hamildegi zabala."

Lehen intergune aipagarriena ikertzen.

Intergunea zeharkatu ondoren, beruntz begira.

Antzuetako atx-en tontorrean, egindako bideari begira.

Mankulebarreko" ertzetik gora egiten.

Udala auzoa.

Asentziko ezpanak, ertza orain berriz; zabaltzen.

Udala auzotik datorren igoera klasikoa.

 Ezkerreko "ezpanetik" ertza ondo aprobetsatuz.

Anboto.

Aurretik, Udalatx-eko gailurretan aurkitzen dire bi kurutzeak.

Atzean, egindako bidea.

Anboto.

Eguzkiaren azken izpiak Udalatx-en.

Udalatx.

Informazio gehiago: LINK

Oriol, Izpizte, Andastoko Atxak eta Aboto.

Belatxinga.

Aintzineko hondarrak Udalatx-en.

Beste arratsalde eder Udalatx mendiaren barneak berreskuratzen. Hurrengo arte! 

4 comentarios:

Estebe dijo...

Eaaaaaaarraaaaaa!!!

Ez dakit zer egiten diezun argazkiei baina bikainak gelditzen zaizkizu!!

Segi horrela!!

Giroa dijo...

Mila esker Estebe!
Argazkiak ez daukate inongo misteriorik, lekuak bai ordea. ;-)

Gongo gatxik!

Kepa (Mendiak) dijo...

Hola Giroa
No sé porque no me salia el comentario,será por lo de no soy un robot
Lo que mas me gusta de tus entradas es que buscas la originalidad,el inconformism,el investigar y buscar esa otra subida,siempre hay otra que aunque no la veamos existe
un saludo y sigue por ese camino que da muchas satisfaciones
Kepa

Giroa dijo...

Gracias Kepa, creo que tenemos el mismo pensamiento. ;-)
Nos vemos por esos caminos.

Un saludo y gracias por la visita.