.

.

2016/11/21

Alluitz;1.034m | Iparraldeko ertza.

2016/10/29 | Urteak pasa dira  lehenengoz Alluitzeko iparretik igo nintzela. Durangaldeko mendietan aurkitzen den atal basati eta ederrenetarikoa. Ondo babestu beharreko leku zoragarria.

Orduak sartu ditugu ipar aurpegi hau ondo aztertzen, dauden aukera guztiak ondo ikertu eta probatzen. Guretzako, mendian eta mendiaz gozatzeko leku aparta.

Azkenean, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hiru mendizale amorratu elkartu gara igoera eder hau burutzeko (Gotzon, Egoitz eta Javier). Taldean azkena, eta Arabatik, Euskal-Herriko ertzak ondo ezagutzen dituen; Javier Iturritxa.  "Aristas y crestas de euskal herria" liburuaren idazle eta egilea. Plazer haundia, Durangaldeko altxorrak berarekin elkarbanatzea.


Igoeraren deskribapena;  Sagastatik eta Axpetik nabermen ikusten den ertz luze eta potentea da. Olarreta hormaren azpian hasi eta Alluitzeko tontorraren ondoan bukatzen den ertz bertikala.


Ertzaren hasierara heltzeko hiru modu ditugu. Lehenengoa; Axpetik Gailanda baserrira doan autobidea hartu, eta Gailanda baserritik gorantz doan baso-bide igotzea da . Bigarrena, Sagasta auzotik Alluitz azpiko Olarreta hormara doan bidetik igotzea da. Azkena berriz, Artolako lepotik Sagasta auzora doan mendi-bidetik Olarretako hormara hurbiltzea da.

Ertz integrala egiteko asmoa daukagunez, Olarretako horman dauden eskalada bideak ondo aztertu eta lehengo ezproia zuzen zuzenean igotzen duen eskalada bidea egingo dugu. Gure kasuan, “Larau” izena duen eskalada bidea. V+ graduku eskalada bidea. 60m inguruko luze eder bat. Ezproi honen ipar aurpegiko bide zailena.

Olarreta sektorea.

Lehengo bilera Olarretako ezproia bi zatitan banatzen duen lepoan egingo dugu. Olarretako ertzaren perspektiba osoaz gozatzeko toki aparta da hau. 

Abadaiñoko toponomia liburua I.  / 158 orria.

Ezproia banatzen duen lepotxoa eskalada klasikoan egin eta bigarren luzearekin hasiko gara. Gainean "Olarreako ezproiaren bidea" izenez ezagutzen den ertz basatia.

Ertzak ematen dituen zailtasun guztiak egingo ditugu, ertza bapo bapo aprobetxatuz. 60m inguruko luze ederra. Laugarren graduku irtengune ugariekin egiten den luzea da, gora egiten asko gozatzen den atala.  Gora goazen bitartean, arkaitz zoragarria aurkituko dugu,  seguruak ondo sartu eta instalatzeko pitxadura ugarirekin. 

Bigarren bilera, ertza asko lasaitzen den lepotxo batean egingo dugu. Arkaitzak ondo babesten duen arroka zubi eder batzuk ondo aprobetxatuz. Leku eroso eta aproposa.

Hurrengo luzea, errazago egiten da. 30m inguruko luze bertikala eta erosoa. Azken bilerarako berriz, ondo ikusten den katai bat erabiliko dugu. Arkaitz haundi baten ondo ikusten den instalazioa zahar bat. Olarreta sektorean dauden eskalada bide gogorrenak bertan bukatzen dira. Talaia paregabea.

Materiala ondo banatu eta hurrengo atala ensanblean egingo dugu. Landaluzetako ormetatik gora doan atal zoragarria. 100m inguru dituen atala, bigarren eta hirugarren graduko irtengunez josita dagoena. Alluitzetik Anbotora doan ertza ondo miresteko eta gozatzeko leku aparta..

Azkenik, eskalatzeko materiala gorde eta ertza ahal den guztia aprobetxatuko dugu, infernuko zubiaren ikuspegi eta perspektiba bereziaz gozatuz. Bidea Alluitzeko tontorraren ondoan bukatuko dugu. Berriz etxean, Alluitz-eko tontor maitean.

Jaitsierarako, Artolako lepotik datorren bide harrunta erabiliko dugu. Gero Sagasta auzoraino doan bidea erabiliz.

Laukian, ertza.

Olarretako hormara hurbiltzen.

Olarretako hormara hurbiltzen II.

Larau bidea. (60m / V+)


Javier, bidearen erdi erdian.

Ertz integrala egiteko asmoa daukagunez, Olarretako horman dauden eskalada bideak ondo aztertu eta lehengo ezproia zuzen zuzenean igotzen duen eskalada bidea egingo dugu. Gure kasuan, “Larau” izena duen eskalada bidea. V+ graduku eskalada bidea. 60m inguruko luze eder bat. Ezproi honen ipar aurpegiko bide zailena.


Egoitz, irtengune potentenean.

Udalatx goizeko lehen argiekin.

Olarretako espoloian gozatzen.

 Bera begiradatxo bat.

Egoitz, bileran.
Goian, ertzaren zati ederrenetarikoa.

Bigarren bilera, ertza asko lasaitzen den lepotxo batean egingo dugu. Arkaitzak ondo babesten duen arroka zubi eder batzuk ondo aprobetxatuz. Leku eroso eta aproposa.

Javier eta biok, bileran.

Hurrengo atalaren hasieran.

Ertzean.

Ertzean II.

Azpian, egindako igoera.


Azpian, ondo ikusten da zeharkaldia. Ertza bi zatitan mozten duen gunea, eta klasikoan oso eroso egiten den atala.

 Axpe eta Udalatx.

Irtengune ugari bigarren luze honetan. (IV)

Bileran.

Udalatx eta Anboto beti protagonista.

Alluitzeko ipar ertza, jolasleku aparta.

 Aurretik, geratzen zaiguna.

Materiala ondo banatu eta hurrengo atala ensanblean egingo dugu. Landaluzetako ormetatik gora doan atal zoragarria. 100m inguru dituen atala, bigarren eta hirugarren graduko irtengunez josita dagoena. Alluitzetik Anbotora doan ertza ondo miresteko eta gozatzeko leku aparta..

Atal zaiena atzean geratzen da.

Aurretik, eta zirkuluan hurrento irtengune aipagarriena.

Nineu, ertzetik gora.

Gozatzen.

Gozatzen II. 

Irtengune apiagarriena tontorrera heldu baino leheneago. (III+)

Atzean, egindako bidea.

Azkenengo metroak.

Gotzatzen, III

Tontorrerainoko azken metroak.

Azpian, amildegia.

Alluitzeko ipar aurpegi izkutua.

Ertzaren azken metroak ondo dastatzen.

Alluitz tontorrean.

Alluitzetik Anbotora doan erz ederra.

Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba.


Bide harruntetik jaisten.

Sagasta auzoraino doan bidetik.

Jaitsierarako, Artolako lepotik datorren bide harrunta erabiliko dugu. Gero Sagasta auzoraino doan bidea erabiliz.

(Eskerrak: Egoitz Elduayen, Javier Iturritxa, Jose Urien, eta Mila Salterain).

"Blog honek ez du gidaliburu bat izatea helburu gisa. Mendian egindako igoera eta ibilbideak ez dira erreferentzia moduan erabili behar. Bakoitzak bere limitazio eta mugak ondo ezagutzen ditu, eta honegatik, igoerarako behar duzun informazioa ondo prestatu eta berrikustea oso garrantzitsua da; materiala, krokisa, eguraldia,etab... 

Blogean aipatzen diren mendi igoeren deskribapenak mendian izandako experientzia subjetiboak dira, oso pertsonalak. Halaber, krokisetan agertzen diren zailtasun graduazioak oso erlatiboak izan daitezke.
 Kontu handia izan goian!"


3 comentarios:

Estebe dijo...

Beti bezala bikaina!

Ingurua ongi erakusten diguzu...

Segi horrela!

Giroa dijo...

Mila esker Estebe, ia laster ezautzen garen.
Gorantziak!

xabierandueza-berriozar dijo...

Aupa Giroa. Si a mi ya me resulta difícil subir por la normal fijate lo que me resultaría subir por donde has subido tu. Enhorabuena por lo conseguido y ha seguir disfrutando.
Un saludo.