.

.

2016/12/05

Alluitz: 1.034m | Galdarea-ko arroa edo kanaletik. (Alluitz hegoaldea).

2016/11/12 | Alluitzeko hegoaldean dauden eskalada bideak alde batera utzi eta Galdarea ezproitik behera doan kanaletik igoko gara oraingoan, igoera zuzen eta bertikala.

Argi! eskalada regulazioak Alluitz Hegoaldean. LINK/PDF

Igoera basati honek badauka bere istorioa. Buruan bueltaka zegoen ideia edo erokeri bat zirudien.
"Crestas del Duranguesado" liburuko 51 orrialdean dagoen krokis zahar bat aurkitu nuen arte. Antonio Ferrer-en liburuak erokeria errealitatean bihurtzeko aukera ederra eskaini zidan. Urte askotan buruan marraztutako marra egia bihurtzeko aukera ederra. Krokisa oinarri bezala hartu eta igoera burutzeko momentu aparta.

Erdaraz "Pared Concava" izenez ezagutzen den hormaren azpitik doan arroa edo kanala. Galdarea-ko arroa, edo kanal zabala.

Igoeraren deskribapena; Igoera "Amilla" zelaietan hasten da, zelai berde eta oparoan gorantza eginez.  Aurrean Galdarea-ko amildegitik datorren harritza aurkituko dugu. Nola edo hala harritza alde batetik zeharkatuko dugu, atal honetan gora egitea asko kostatzen du eta. Ezkerraldean, "Cabra de Judas" izenez ezagutzen den ertza aurkituko dugu.  Alluitzek hegoaldean, dauden eskalada bide gogorrenetarikoa. 

Astiro astiro, harritzatik gora egingo dugu. Aurrean ditugun harri plaka batzuekin topa egin arte.
Itxuraz, gora egitea ezin dela ematen duen arren, eskuineko kanal batetik ondo igotzen da (III+/30m). Belarrez ondo jositako kanal nabaria da.


Kanala ondo igotzen da, eskuak ondo satzeko zulo ugari eta erosoekin. Kanala atzean utzi eta orain ezkerrerantza egingo dugu, beti Galdarea horma erreferentzia moduan hartuz. Lizar bakarti baten ondotik pasatu eta astiro astiro Galdarea hormatik behera dauden harri plakerata hurbilduko gara. Paizaiaz gotzatzeko atal aparta.

Metroak gora goazela, Galdarea hormara hurbiltzeko dauden harri-plakak aurrez aurre topatuko digutu. Itxuraz gaindiezina ematen duen atal arriskutsua da hau. Harri plaka hauek aurrean utzi eta ezkerrerantza doan korridore edo "tximinia" itxura duen lekutik "Cabra de Judas" ertzera hurbiltzeko dagoen bidea hartuko dugu (III / 30m). Eibartarren ezproiaren azpi azpian kokatuz. Galdarea arroaren perspektiba zabalagoa hartzeko toki zoragarria.

Ertzetik jaitsi eta berriz gora egiteko bidea hartuko dugu. Galdarea hormatik behera datozen harri-plakak ondo egiteko ez dago bide oso garbirik. Bidea intuizioa erabiliz egingo dugu. Beti ere bide erosoena topatuz.

Pixkanaka Galdarea hormara hurbiltzen joango gara azpian dauden 2 lizar ederren azpian kokatuz. Zuhaitzak, beti dira erreferentzia harriz jositako atal kaotiko honetan. Azpian amildegi izugarria dago beraz kontu handiz hartzeko atala izango da honako hau.

Orain, eskuinera nabarmen ikusten den Korridore mixto bat topatuko dugu. Bidearen erdian lauzpabost Lizarrek apaintzen duten korridorea mixtoa.


Korridore mixtoa, hau da, harriz eta belarrez hornitutako korridore zikina dator orain. Bidean harkaitz-zubi asko aurkituko ditugu bidea ondo babesteko, eta erdi erdian lizar ederrak bilera egiteko. Gora egitea argi ikusten ez badugu, lizarretatik behera rappela egiteko ondo dagoela ematen du. Aukera ona, hemendik alde egiteko.

"Crestas del Duranguesado" liburuan agertzen den krokisa.


Igoera basati honek badauka bere istorioa. Buruan bueltaka zegoen ideia edo erokeri bat zirudien.
"Crestas del Duranguesado" liburuko 51 orrialdean dagoen krokis zahar bat aurkitu nuen arte. Antonio Ferrer-en liburuak erokeria errealitatean bihurtzeko aukera ederra eskaini zidan. Urte askotan buruan marraztutako marra egia bihurtzeko aukera ederra. Krokisa oinarri bezala hartu eta igoera burutzeko momentu aparta.

Lizar multzoa atzean utzi, eta aurrean igoerako irtengune aipagarri eta zailena aurkituko dugu; irtengune horizontal eta mixtoa. (III+/ IV / 30m) 

Irtengunea ez da erraz egiten, eskuak erabiltzeko leku mugatua baita. Nola edo hala, irtengunea pasatu eta korridorearen azken atalean sartuko gara. Atal belartsu baina lasaiagoa. Kokuzkulu-ko kanalarekin bat egiten duen leporaino doan tartea da hau.

Lepotik kokuzkulu kanalera jaitsi eta Alluitzeko tontorrera doan bidea jarraituko dugu. Oraingoan bide lasaia izango dugu. 

Alluitzeko tontorrean arnasa ondo hartu eta egindako bidea ondo miresteko aukera izango dugu. Igoera alpino eta sufritua Alluitzeko hegoaldean dagoen atala. Galdarea hormaren kanal zabal eta bertikala.

Jaitsiera berriz, Artolatik datorren bide "klasiko"-a hartuta egingo dugu .


Mapan, igoera.

Igoera gogorra, aurrez aurre.

Harritzatik gora.

Harritzatik gora II.


"Astiro astiro, harritzatik gora egingo dugu aurrean eta parez pare harri plaka batzuekin topa egin arte. Itxuraz, gora egitea ezin dela ematen duen arren, eskuineko kanal batetik ondo igotzen da (III+/30m). Belarrez ondo jositako kanal nabaria da. "

Galdarea arroa.

Egin beharreko igoera aurretik. 
Kanala, ilunean.

Atzera begiradatxo bat.

"(III+/30m). Belarrez ondo jositako kanal nabaria da."

Kanaletik igotzen.

Irteeran.

Azpian, amildegia.

Paisai alpinoa.

 Behean, igotako kanala.

Aurretik, Lizar eder bat erreferentzia moduan.

 Beruntz begira, egindako ibilbidearekin.

Aurretik, bidea markatua.

Aurretik, bidea markatua. (Hurbilago)

Eibartarren ezproia.
Alluitzeko altxor eder bat.


"Galdarea hormara hurbiltzeko dauden harri-plakak aurrez aurre topatuko digutu. Itxuraz gaindiezina ematen duen atal arriskutsua da hau. Harri plaka hauek aurrean utzi eta ezkerrerantza doan korridore edo "tximinia" itxura duen lekutik "Cabra de Judas" ertzera hurbiltzeko dagoen bidea hartuko dugu (III / 30m). Eibartarren ezproiaren azpi azpian kokatuz."

Galdarea hormara hurbiltzeko dauden harri-plakak aurrez aurre topatuko digutu.

Gozatzen.

Eibartarren ezproia.
Alluitzeko altxor eder bat.

Azpian, amildegia.

Erdaraz "Pared Concava" ezagutzen den horma.

"Orain, eskuinera egingo dugu; kokuzkulu-ra doan lepotxoaren bila."

Atzean, taiala zoragarria.






Azpian berriz, amildegi haundia.
Gadarea-ko arroa.

Atzera begira da bat. Lizar bat berriz erreferentzia moduan.


"Orain, eskuinera nabarmen ikusten den Korridore mixto bat topatuko dugu. Bidearen erdian lauzpabost Lizarrek apaintzen duten korridorea. "

Argazkian, egindako bidea markatua.

" Irtengunea ez da erraz egiten, eskuak erabiltzeko leku mugatua baita. Nola edo hala, irtengunea pasatu eta korridorearen azken atalean sartuko gara. Atal belartsu baina lasaiada. Kokuzkulu-ko kanalarekin bat egiten duen leporaino doan tartea da hau. 
Lepotik kokuzkulu kanalera jaitsi eta Alluitzeko tontorrera doan bidea jarraituko dugu. Oraingoan bide lasaia izango dugu. "

Atzera begirada bat, egindako igoera.

Atzera beste begirada bat, egindako igoerarekin.

"Kokuzkulu-ko kanalarekin bat egiten duen leporaino doan tartea da hau. 
Lepotik kokuzkulu kanalera jaitsi eta Alluitzeko tontorrera doan bidea jarraituko dugu. 
Oraingoan bide lasaia izango dugu. "

Kokuzkulu atalera ematen duen lepotxoa.

Geziaz, "Infernu-zubi" izenez ezagutzen den pauso delikatua.

Infernuaz gozatzen.

Kokuzkulu, eta bere kobie. 

Azkenengo metroak Alluitz tontorreraino.

Anbororaino doan ertza.

Alluitz. 

Jaitsiera berriz, Artolatik datorren bide "klasiko"-a hartuta egingo dugu .


"Blog honek ez du gidaliburu bat izatea helburu gisa. Mendian egindako igoera eta ibilbideak ez dira erreferentzia moduan erabili behar. Bakoitzak bere limitazio eta mugak ondo ezagutzen ditu, eta honegatik, igoerarako behar duzun informazioa ondo prestatu eta berrikustea oso garrantzitsua da; materiala, krokisa, eguraldia,etab... 

Blogean aipatzen diren mendi igoeren deskribapenak mendian izandako experientzia subjetiboak dira, oso pertsonalak. Halaber, krokisetan agertzen diren zailtasun graduazioak oso erlatiboak izan daitezke.
 Kontu handia izan goian!"

2 comentarios:

Estebe dijo...

Aupa hi!!

Beti bezala hire mailan, bazter horietako xoko izkutuenak argazki ederrez hornitutako erreportaietan erakutsiz.

Eutsi goiari!

Giroa dijo...

Mila esker Estebe! ahal den guztia egiten da.
Eman eurre!! Gongo gatxik.