2006/02/20 | 3 saiakera eta gero, lortu dugu!, Atxuriko ertza egitea lortu dugu. Oraindik gogoan ditut lehenengo saiakerak. Lehenengoan, Lizarrola baserrian galdezka ibili nintzen ertzari buruzko informazio bila eta zorotzat hartu ninduten.
Irteera hartan ertzaren hasiera topatzen bota nuen goiz osoa. Basoak irentsitako bideak berriro garbitzen, eta nola ez, mendian eta basoan ordu asko botatzen. Baina azkenik, ertzeraino zihoan pista agertu zen. Pinu, haritz eta artez estalitako baso oparo batek irentsitako bide zaharra.
Irteera hartan ertzaren hasiera topatzen bota nuen goiz osoa. Basoak irentsitako bideak berriro garbitzen, eta nola ez, mendian eta basoan ordu asko botatzen. Baina azkenik, ertzeraino zihoan pista agertu zen. Pinu, haritz eta artez estalitako baso oparo batek irentsitako bide zaharra.
Bigarren saiakeran berriz, makilak ondo estutu eta bidea zerbait garbitu nuen. Ordu erdian ertzaren hasieraraino helduz. Ertzaren hasiera zabala eta zikina zen baina oso estetikoa. Ertzaren erdian, nola ez, salbuespen eder bat aurkitu nuen. 30 metro inguruko horma dotorea. Eskalatzeko materiala eskatzen duen zati edo txango gogorra.
Azkenik Egoitz eta biok hubirldu ginen hirugarren saiakeran, oraingoan eskalatzeko materiala gainean generaman.
Atxuriko Ertza; Kilimon bezala ere ezagutzen da Aran-errekako bailara Mendaron, Izarraitzeko mendigunearen ondo ondoan aurkitzen den bailara ederra.
Mendaron bertan, edo Kilimon auzoko edozein lekutan utzi dezakegu autoa. Larraskandara doan bidea hartuz. PRGI 46 bidea hartu eta 350m gora eskuinera doan bide zahar bat topatu behar da (ez da erraza!), borda ahaztu baten ondotik pasatuz. Pixkanaka gorantza egingo dugu, barneraezina ematen duen baso batetik. Beste 150m gorago, ezkerrerantz doan bide estu bat hartu behar dugu. Bidea oso zikina topatuko dugu hemen, sasi eta zuhaixkas osaturiko bide nazkagarria. Bidea lasai hartu eta bukaeran ertza somatuko dugu, intuizioa martxan jartzeko leku aproposa. Azkenengo metroak artez estalitako zatia dira, makurtuta ibiltzeko zatia.
Ertzaren hasieran gaude, kareharriz osatutako ertz deserosoan. Gora egiteko ordua heldu da, ertzaren filoa ondo jarraituz. Lehenengo interguneak ez dute II+tik pasatuko, eta ondo igotzen da. Besoak eta eskuak erabiltzeko jolasleku aparta. Hasieratik 100m gorago dator intergune edo erresalte aipagarriena. 35m inguruko horma ederra.
30m inguruko luze eder bat, hirugarren graduko intergune batekin hasten da. Erdialdean berriz, zailtasun aipagarriena, eskuinerantz doan Vº intergune horizontal eder bat da. Zuhaizka batzuk erabiliko ditugu luzea ondo babesteko. Azken partean berriz, horma zerbait lasaitzen da, IVº intergune batekin. Goian edo irteeran, bilera eder bat antolatzeko lekua daukagu.
Harrizubi dezente eta arteak bait daude. Hurrengo metroak lasai egiten dira. Paisaia ondo dastatzeko aukera emanez.Materiala berriz motxilan gorde, eta ertz zorrotzetik jarraituko dugu ertz integrala ondo aprobetsatuz. Azken txangoan, Kilimon bailara aurkeztuko zaigu azpian. Harriak gora eta behera, azkenengo metroak egingo ditugu tontorreraino, harri multzo txiki batez ondo bereizten dena.
Jaitsierarako berriz, Atxuri-ko baserritik Kilimon bailarara jaisten den bidea hartuko dugu. Pagaolaza errekaren ondotik doan bide eder bat, ezkerrean Atxuriko ertz zorrotz eta estetikoa utziz.
Lizarrola baserritik gora doan bideko lehen bide-gurutzea, aurrera egingo dugu.
Hasieran sasi artean doan bidea.