.

.
Mostrando entradas con la etiqueta Mendebalde aurpegia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Mendebalde aurpegia. Mostrar todas las entradas

2015/02/23

Untzillatx: 941m | Mendebalde aurpegia / (Negu giroan).

17/02/2015 | Urte hasiera bikaina etxe ondoko mendi zurituetan, eta oraingoan berriz beste igoera eder bat Untzillatx-era. Berriz "klasikoetatik" ihes egiten.

Denbora izan da igoera honen berria lehenengoz izan nuela,  "Gorri81" foreroaren  (Mendiak.net) eskutik  aipatutako argazki eder bat izan zen, ondoren "Juanra Madariaga" alpinista eta idazleak "Ibilkari" mendiko kanalean idatzi zuen artikulua. Eta azken hau nahikoa izan zen berriz Untzillatx ingurura bueltatzeko, aitzaki ederra, bai jauna!

Igoera berezi eta alpinoa etxetik oso gertu, azken txanpan korridore eder eta luzea gordetzen duen bitxikeri polit bat Mañari inguruan.

Hemendik dator: 
>> https://vimeo.com/119127119 << (Igoeraren bideoa)

Horiz, egindako bidea. 
Gorriz, Anti-Recios bidea. (Arkaitz, Fabio, Jon eta Markel)

Igoeraren deskribapena: Igoera zuzena Untzillatxeko mendebalde aurpegian. Beste igoera basati eta ederra Mañariko mendien artean. Harrobietan, mañariko mendiak duten gaixotasun sendaezinen ondoan hasten da igoera. Lehenengo ibilbidearen atala,  baserri bide inguruetatik doa,  ondoren tontorrera doan bide "klasiokoare-kin" bat eginez.

Orain bideak pinudiak zeharkatzen ditu, harrobitik datozen zarata edo  leherketak  ingurumena zikintzen duen bitartean. Gaixo aurkitzen da Untzillatx. 

Oraietako lepora heldu baino lehen, eskuinera doan ibilibide estu bat hartu behar da, ganaduak batzutan erabiltzen duen bidea. Gutxira, bidea desagertu eta goiko atx-etatik datorren harritza zeharkatu behar da, ondoren pinudi maldatsuan sartzeko. Pinudi gainean aurkitzen da Mendebaldeko hamildegia, eta igoerarako dauden aukera edo bideak.

Hamildegian barneratzeko, mendiko ganaduak (ahuntz eta ardiak) erabiltzen duen bide estu eta buztintsua hartuko dugu. Bide maldatsu eta ederra, Artiaz apindutako atala. Metrok batzuk gorago, harritza zabal eta luze bat zeharkatu beharra dago, beti diagonalean (eskuineruntz) , korridoeraren azpian dauden zuhaitzak (arteak) erreferentzia moduan edukiz.

Igoera ez da lasaitzen, eta eskuak beti prest daude lurrera edozein momentutan botatzeko. Astiro eta prisa gabe gora egiten da, kanal zabal baten azpian jarri arte. Erresalte erraz bat igo (4m/II+) eta kanal bete betean murgiltzen gara. Kanalean edurra ondo finkatuta badago, gozatzeko leku aparta da. Goian berriz, tontorrera doan ertz luzetik jaisten diren plaka ederrak disdiratsu dauzkagu, gordeleku eta jolastoki ederra. Kanalaren amaieran, eskuineruntz doan "tximinia" belartsu bat hartu eta igoko dugu (5m/II+) ertz-lerro itxura duen erlaitz batera iritsi arte. Azkenengo atal edo luze osoari begigarada orokor bat botatzeko leku aproposa.



Azken txanpa, korridorearen sarrera topatzen.
Zeharkaldi horizontal edo diagonal luzea hurrengo bilgunerarte (zuhaitza), Ondo babestua eta helduleku asko dituena (6m/III). Atal honen lehengo zatia egin ondoren, ezkerreruntz doan "faja" itxurazko balkoi bat hartu behar da, goian (eskuinean) korriodearen sarrerarekin aurrez aurre topatuz. Igoerako bitxikeri ezkutua bapatean abixatu gabe agertuko da.

Korridorean barneratzeko, esku laguntza beharrezkoa den erresalte bat gainditzea geratzen zaigu (II). Edur asko dagoenean ezkutuan geratzen den azken oztopoa, baina bestela, ezkerretik gainditzen dena.
(arkaitz blokea korridorearen erdi erdian, II+ ).

Azken atal honek dauka igoeraren xarma, alpinismo hutsa berriz, eta non? durangaldeko mendi maiteetan.

Korridorearen irteera tontorretik 100m ingurura geratzen da, ibilaldi ederra tontorreraino.


------------------------------------------------------------
 - Iraupena: guztizkoa: 3h 35' (Geldiuneekin)
 - Zailtasuna: Zaila (Neguko materiala)
 - Distantzia: 4,8 Km (+/-)
 - Gorabehera: Gorabehera positiboa: 780m (+/-)
 - Mendi Ibilbidea: Atxarte harrobia - Saukoko arroa - Untzillatx - Eguzkiarre-ko harritza - Atxarte harrobia.
------------------------------------------------------------

Untzillatx bidetik.