2014/02/16 | Iparraldeko txoko edo leku lasaienetarikoetan dago kokatua Behorlegi mendia, mugez iguraturik. Bonita y directa ascensión al "Txindoki" de Iparralde, subiendo por su ancha arista noroeste y cresta final. Para mí sin duda, su localización, su naturaleza y su paisaje son los protagonistas principales durante la actividad, dejando de lado o en segundo plano la importancia de lograr o coronar la cima.
Igoeraren deskribapena: Iparraldean, Donibane Garazin hain zuzen, zorrotz itxura duen mendi eder bat somatzen da; Beholergi edo Haritxarteko TTutturru. Hegoaldean berriz,“Iparraldeko Txindokia” bezala ezagutzen dugun mendi eder eta estetikoa da. Zuberoa eta Behe Nafarroako mugan dagoen mendikate polit batean dago kokatuta, Arbailako mendilerroan. Medilerro hostozabal eta oparoa da, udaberrian berdez eta udazkenean okre kolorez estaltzen den baso magikoa, Arbailetako oihana.
Baina Arbailako mendilerroan, Behorlegi TTuturra ez da mendi altuena. Hauskoa edo Azkonobi mendiak dauka txapela hori. (1.286m)
Behorlegiko herrian hasiko dira gure lehen pausuak, “Etxeberriborda” baserriaren aurriekin topatu arte. Baserria atzean utzi eta bidegurutze batekin topa egin ondoren, ezkerrera doan bidea hartuko dugu. Landa artean ibiliko gara orain, ertz-lerro zabalaren bila. (Igoera honetan egun hezeak saihestu behar dira).
Ertz-lerro zabal eta maldatsua, belarrez estalitako malda ikaragarria eta luzea (700m inguru). Lehenengo metroak maldan gora gogorrak egiten dira, nekez eta motel pixkanaka metroak irabazten joango gara. Gora goazen einean, atzera begiradatxo bat botatzea merezi du, Iparraldean daukagun paisaia ondo daztatzeko eta miresteko.
800m-tara gutxi gora behera arkaitz-hesi baten azpian hartuko dugu lehenengoko deskantsua, arkaitz-lerro haundi batez osatutako hesian,hain zuzen. Hasieran hesia zeharkatzea ezinezkoa dela ematen du, baina itxura besterik ez da. Hesia ondo ikertu eta ahuntz edo larreko haziendak erabilitako ibilbide bat aukeratuko dugu. Oraingoan, lasai, goranzko bidea hasiko dugu, beti ere ibilbide erosoena aukeratuz (II/II+).
Arkaitzez osatutako hesia atzean utzi eta orain pagadi zahar eta oparo baten barruan sartuko gara, pagadian 70m inguru aurrera egin eta berriz ertzaren sorbatzetik segituko dugu. Ertz-lerro ikusgarria daukagu aurretik orain (II/III), eskuak lanean hasteko leku ederra. Bizpahiru intergunez osatutako ertz-lerro ederra , beharbada hau izango da igoerako puntu polit eta gogorrena (Helduleku askoz osatutako interguneak aurki ditzakegu).
Jadanik Haritxarte-ko lepoa (1.040m) aurrean ikusten dugu, bi bordek osatutako landa ederra. Bertatik Behorlegiko gailurra hurbil somatzen da eta orain bi aukera ditugu, lehengoa eta errezena; alboetan bi arkaitz-lerroz osatutako bide zabal eta belartsua jarraitzea. Azkenengo 270 m luze eta maldatsuak izango direnak. Bigarren aukera, eskuineko ertz-lerro markatura igo (II+) eta Behorlegiko igoera osoan bezala ertzetik hasi eta ertzean bukatu dugu. (Azken zati honetan intergune nabariak daude II/II+). Neguan beste aukera interesgarri bat, Haritxarte-ko lepotik gora daukuagun korridore estu batetik igotzea da, erdian harri-plaka labantsu batez hornitua (III). Oso igoera ederra negu giroan.
Behorlegiko gailurra Iparraldeko begiratoki ederrena dela diote askok, kondairaz eta ipuinez betetako leku magikoa.
Jaitsiera; Haritxarteko leporaino doan ibilbidetik bueltatuko gara. Lepotik bi ibilbide ditugu aukeran, eskuineruntz Landarreko leporaina doana edo ezkerrean berriz Egurtzeko leporaino jaisten den ibilbide polita. Edozein hautatuta, lasaitasun osoz eramango gaituzte bueltan Behorlegiko herriraino.
-------------------------------------------------------------
> Tiempo: Total: 3h 50´
> Grado de Dificultad: Moderado.
> Distancia: 10 Km (+/-)
> Desnivel: Desnivel Positivo: 1.190m (+/-)
> Perfil de la Etapa: Caserío Etxeberriborda - Contrafuerta Rocoso (800m) - Hayas y Cresta - Collado de Haritxarte - Cima Behorlegi - Collado de Haritxarte -Collado de Egurtze - Caserío Etxeberriborda.
------------------------------------------------------------