.

.

2015/02/23

Untzillatx: 941m | Mendebalde aurpegia / (Negu giroan).

17/02/2015 | Urte hasiera bikaina etxe ondoko mendi zurituetan, eta oraingoan berriz beste igoera eder bat Untzillatx-era. Berriz "klasikoetatik" ihes egiten.

Denbora izan da igoera honen berria lehenengoz izan nuela,  "Gorri81" foreroaren  (Mendiak.net) eskutik  aipatutako argazki eder bat izan zen, ondoren "Juanra Madariaga" alpinista eta idazleak "Ibilkari" mendiko kanalean idatzi zuen artikulua. Eta azken hau nahikoa izan zen berriz Untzillatx ingurura bueltatzeko, aitzaki ederra, bai jauna!

Igoera berezi eta alpinoa etxetik oso gertu, azken txanpan korridore eder eta luzea gordetzen duen bitxikeri polit bat Mañari inguruan.

Hemendik dator: 
>> https://vimeo.com/119127119 << (Igoeraren bideoa)

Horiz, egindako bidea. 
Gorriz, Anti-Recios bidea. (Arkaitz, Fabio, Jon eta Markel)

Igoeraren deskribapena: Igoera zuzena Untzillatxeko mendebalde aurpegian. Beste igoera basati eta ederra Mañariko mendien artean. Harrobietan, mañariko mendiak duten gaixotasun sendaezinen ondoan hasten da igoera. Lehenengo ibilbidearen atala,  baserri bide inguruetatik doa,  ondoren tontorrera doan bide "klasiokoare-kin" bat eginez.

Orain bideak pinudiak zeharkatzen ditu, harrobitik datozen zarata edo  leherketak  ingurumena zikintzen duen bitartean. Gaixo aurkitzen da Untzillatx. 

Oraietako lepora heldu baino lehen, eskuinera doan ibilibide estu bat hartu behar da, ganaduak batzutan erabiltzen duen bidea. Gutxira, bidea desagertu eta goiko atx-etatik datorren harritza zeharkatu behar da, ondoren pinudi maldatsuan sartzeko. Pinudi gainean aurkitzen da Mendebaldeko hamildegia, eta igoerarako dauden aukera edo bideak.

Hamildegian barneratzeko, mendiko ganaduak (ahuntz eta ardiak) erabiltzen duen bide estu eta buztintsua hartuko dugu. Bide maldatsu eta ederra, Artiaz apindutako atala. Metrok batzuk gorago, harritza zabal eta luze bat zeharkatu beharra dago, beti diagonalean (eskuineruntz) , korridoeraren azpian dauden zuhaitzak (arteak) erreferentzia moduan edukiz.

Igoera ez da lasaitzen, eta eskuak beti prest daude lurrera edozein momentutan botatzeko. Astiro eta prisa gabe gora egiten da, kanal zabal baten azpian jarri arte. Erresalte erraz bat igo (4m/II+) eta kanal bete betean murgiltzen gara. Kanalean edurra ondo finkatuta badago, gozatzeko leku aparta da. Goian berriz, tontorrera doan ertz luzetik jaisten diren plaka ederrak disdiratsu dauzkagu, gordeleku eta jolastoki ederra. Kanalaren amaieran, eskuineruntz doan "tximinia" belartsu bat hartu eta igoko dugu (5m/II+) ertz-lerro itxura duen erlaitz batera iritsi arte. Azkenengo atal edo luze osoari begigarada orokor bat botatzeko leku aproposa.



Azken txanpa, korridorearen sarrera topatzen.
Zeharkaldi horizontal edo diagonal luzea hurrengo bilgunerarte (zuhaitza), Ondo babestua eta helduleku asko dituena (6m/III). Atal honen lehengo zatia egin ondoren, ezkerreruntz doan "faja" itxurazko balkoi bat hartu behar da, goian (eskuinean) korriodearen sarrerarekin aurrez aurre topatuz. Igoerako bitxikeri ezkutua bapatean abixatu gabe agertuko da.

Korridorean barneratzeko, esku laguntza beharrezkoa den erresalte bat gainditzea geratzen zaigu (II). Edur asko dagoenean ezkutuan geratzen den azken oztopoa, baina bestela, ezkerretik gainditzen dena.
(arkaitz blokea korridorearen erdi erdian, II+ ).

Azken atal honek dauka igoeraren xarma, alpinismo hutsa berriz, eta non? durangaldeko mendi maiteetan.

Korridorearen irteera tontorretik 100m ingurura geratzen da, ibilaldi ederra tontorreraino.


------------------------------------------------------------
 - Iraupena: guztizkoa: 3h 35' (Geldiuneekin)
 - Zailtasuna: Zaila (Neguko materiala)
 - Distantzia: 4,8 Km (+/-)
 - Gorabehera: Gorabehera positiboa: 780m (+/-)
 - Mendi Ibilbidea: Atxarte harrobia - Saukoko arroa - Untzillatx - Eguzkiarre-ko harritza - Atxarte harrobia.
------------------------------------------------------------

Untzillatx bidetik.

2015/02/19

Untzillatx: 941m | Saukoko arroa. (Negu giroan).

01/02/2015 | (Hemendik dator...)  Azkenean neguko koloreak etxe ondoan, eta horregatik elurrez estalita dauden mendiak igotzeko aukera aprobetxatzea izaten da zeregin ederrena. Oraingoan,  Atxarte inguruan dauden igoera "klasikoetatik" ihes egin eta Unztillatx-eko Saukoko arrotik gora doan bide zuzena aukeratu dut. Eta nola ez, negu giroan ondo gozatzen. Igoera zuzen eta zikina, baina zer axola dio azken honek! 

Saukoko arroa.


Igoeraren deskribapena: Saukoko arroa,  Urrestei eta Arrukoatxen ertzak banatzen dituen kanal bertikal, bedartsu eta ikusgarria da. Neguan, eta elurrez estaltze denean  oso "alpinoa" bihurtzen de igoera dotore eta bertikala.

Behin arroan barneratuta ez dago galtzerik. Urrestei ertzeraino doan bidea hartu eta kanalean barneratzea da errazena. Geroxeago  mendi ibilbidearen edertasun eta txango aipagarriena etorriko da.

Lehenengo metroak ez dira oso erosoak, baina Atxarte inguruko paisaiak, igoera asko handiagotzen du.  Lehenengo txanpan igoera korridore hutsa besterik ez da, erresalte aipagarririk gabeko korridoze luze,  bertikal eta bedartsua. Begiak ondo zabaldu eta argi ibili beharra dago edur eta izotz plakak daudenean,  maldatik bera laban egiteko aukera asko daude eta.

Korridorearen bigarren atalean berriz, Itxuraz barneraezina den baso edo ohian trinkoa aurkituko dugu aurretik;  elorriz, lizarrez eta urrondoz hornitutako baso lodi eta estua. Korridoreko basoan barneratu baino lehen, lehenengo erresalte aipagarriena aurkituko dugu, haitz deseroso bat gaindituta atzean utziko dugun erresaltea. (II+)

Korridorearen bigarren atal hau oso zikina da, urtaro oparoenetan (udaberria eta udan) ez egiteko modukoa. Neguan berriz, zuhaitzek hostoak galtzen dutenez igoerari errastazun puntu bat ematen diote, igoeraren bidea eta ikuspegia erraztuz. Edurrarekin berriz, oso deseroso egiten den zatia luze bat da. (Elurrak aurrera egitea asko zailtzen du, oso atal luze eta gogorra negu inguruan.)



Eskuinean ertz ederra aurkituko dugu, Arrukoatxaren azken luze eta ertz politta. Atxarteko hamildegi eta harrobia iparrean eta Saukoko puntea hegoan, paisai haundiaz disfrutatzeko korridorea.
200 metroko baso zikina igo eta gero kanala zabaldu egiten da, azkeneko zatia, belartsua eta erosoa bihurtuz. Metro batzuk gorago, zeharkaldi horizontal (60m inguru) bat aurkituko dugu,Saukoko arroa bukatzen den tokian hain zuzen. Zeharkaldi harriskutsua, elurraren azpian dagoen belar luzeak elurra ez duelako ondo finkatzen.

Zeharkaldi horizontalaren ondoren, azkeneko metroak tontorraren ekialdeko  ertzeraino erraz egiten dira. Aukeran asko gozatuz. Unztillaitz tontorreraino doan ertza berriz, negu giroan azken zatia asko edertzen du.

Jaitsierarako berriz,Labaroko atera hurbildu eta Eguzkiarreko harritzaren gainean dagoen korridore edo kanala erabiliko dugu. Oso jaitsiera harin eta zuzena Atxarteriano.

------------------------------------------------------------
 - Iraupena: guztizkoa: 3h 35' (Geldiuneekin)
 - Zailtasuna: Zaila (Neguko materiala)
 - Distantzia: 4,8 Km (+/-)
 - Gorabehera: Gorabehera positiboa: 780m (+/-)
 - Mendi Ibilbidea: Atxarte harrobia - Saukoko arroa - Untzillatx - Eguzkiarre-ko harritza - Atxarte harrobia.
------------------------------------------------------------


Zapelatz arrunta (Buteo Buteo) Atxarte inguruan. (Busardo)
<< http://naturmendi.blogspot.com >>

2015/02/16

Alluitz: 1.034m | Atxarteko igoera ezagunetik. (negu giroan, elurrarekin jolasean).

2015/01/17 | Azkenengo edurrak solasaldi ederra ekarri digu etxe ondora, eta nola ez, gure mendietan negu giroaz gozatzeko aukera izan dugu. Oraingoan igoera klasikoa atxartetik artolako lepora, ondoren "horiz" markatutako igoera ezberdin bat egiteko. Zailtasujn gabeko igoera ederra, intergune erraz eta ederrakin (II/II+) "Askafe"-ko kanalaren gainean dagoen hertzeraino.

Edurra ez dagoenenan, erraz egiten den igoera ezberdin eta oso lasaia. Eta nola ez, beste egun eder bat Alluitz inguruan! 

Horiz igoera, gorriz jaitsiera.

Aipatzeko, neguko kondizioetan asko aldatzen den igoera dela, eta horregatik negu inguruan ibiltzeko materiala beharrezkoa dela.

Igoeraren argazki batzuk;

Errietalbaso Ipar aurpegia.

 Artolako lepotik gora doan bidetik.