.

.

2015/01/14

Untzillatx: 941m | Saukoko arroa.

Badira urteak Atxarte inguruan gabiltzala, baina “ez gara sofa erosoak!!"  (LOR)  Eta Untzillatx-eko igoera bikain batekin errepikatzen dut oraingoan, Saukoko arroa, hain zuzen ere. Untzillatx-eko igoera bertikal eta zuzenetarikoena. Azpimarratzeko, Patxi Galé idazlearen laguntza nekaezina, mila esker!

Horiz Saukoko arroa, eta gorriz berriz jaitsieran egindako bidea. (Eguzkiarreko harritza)

Igoeraren deskribapena: Saukoko arroa,  Urrestei eta Arrukoatxen ertzak banatzen dituen kanal bertikal, bedartsu eta ikusgarria da. Behin arroan barneratuta ez dago galtzerik. Urrestei ertzeraino doan bidea hartu eta kanalean barneratzea da errazena. Geroxeago  mendi ibilbidearen edertasun eta txango aipagarriena etorriko da.

Lehenengo metroak ez dira oso erosoak, baina Atxarte inguruko paisaiak, igoera asko handiagotzen du.  Lehenengo txanpan igoera korridore hutsa besterik ez da, erresalte aipagarririk gabeko korridoze luze,  bertikal eta bedartsua.

Horiz Saukoko arroa.

Korridorearen bigarren atalean berriz, Itxuraz barneraezina den baso edo ohian trinkoa aurkituko dugu aurretik;  elorriz, lizarrez eta urrondoz hornitutako baso lodi eta estua. Korridoreko basoan barneratu baino lehen, lehenengo erresalte aipagarriena aurkituko dugu, haitz deseroso bat gaindituta atzean utziko dugun erresaltea. (II)

Korridorearen bigarren atal hau oso zikina da, urtaro oparoenetan (udaberria eta udan) ez egiteko modukoa. Neguan berriz, zuhaitzek hostoak galtzen dutenez igoerari errastazun puntu bat ematen diote, igoeraren bidea eta ikuspegia erraztuz. Edurrarekin berriz, oso deseroso egiten den zatia luze bat da.


Eskuinean ertz ederra aurkituko dugu, Arrukoatxaren azken luze eta ertz politta. Atxarteko hamildegi eta harrobia iparrean eta Saukoko puntea hegoan, paisai haundiaz disfrutatzeko korridorea.
200 metroko baso zikina igo eta gero kanala zabaldu egiten da, azkeneko zatia, belartsua eta erosoa bihurtuz. Azkeneko metroak goikaldeko ertzeraino erraz egiten dira. Unztillaitz tontorreraino dihoan ertza berriz, dibertigarriagoa egiten du azken zatu honek. 

Jaitsierarako berriz, eguzkiarreko harritza erabiliko dugu. Oso jaitsiera harina Atxarteraino.

------------------------------------------------------------
 - Iraupena: guztizkoa: 3h (Geldiuneekin)
 - Zailtasuna: Zaila
 - Distantzia: 4,8 Km (+/-)
 - Gorabehera: Gorabehera positiboa: 780m (+/-)
 - Mendi Ibilbidea: Atxarte harrobia - Saukoko arroa - Untzillatx - Eguzkiarre-ko harritza - Atxarte harrobia.
------------------------------------------------------------