24/05/2014 | Bazen garaia! eta lehenengo edurrak heldu dira. Orain dela gutxi, "gure txokoak maite ditugula" idazten nuen. Eta egi haundi bat da! Udalatx-en azken txanpak al dira? Ba ez. Oraindik bitxikeri ederrak gordetezen dituen mendi honek aukera politak eskaintzen dizkit; eta nola ez, neguan ere. Udalatx mendiguneko hirugarren tontorrera doan diagonal zuzena negu giroan.
Kondizio normaletan egindako igoera: LINK
Ibilbidearen deskribapena: Udalatx-eko Ipar aurpegira hurbiltzeko dagoen modu errazena, Kanpazar mendatetik hasten den eta Betsaideraino doan bidea hartzea da. Beste aukera eder bat, Elorrioko Iguria auzotik igotzea da. 30 minutu beranduago (+/-) Orpogoitiko kanalaren sarrera topatzeko ordua helduko zaigu, Erdikoatxa eta Atxaurrutxuganaren tontorrak banatzen dituen kanala. Kanalak bi sarrera ditu, ezkerretik harrizko tximinia tekniko eta estua (max: III+), eta eskuman berriz , malda asko duen (60º) kanal belartsua (egun hezeetan saihestu beharrekoa).
Hasieran kanal erraza duen itxura ematen du, baina azkenaldian jausitako edur zentimetro batzuk eta bedar-hezeak igoerari zailtasun puntu bat ematen diote.
Metroak gora egiten ditugun neurrian egoera asko aldatzen da. Eskuak eta Pioletak lanean hasiko dira, dauden harri edo belardi haundiei ondo ebatuta. Noizbehinka ahuntzek eta ardiek erabiltzen duten mendi-bide bat agertuko da, igoeran asko laguntzen duena. (max II+). Bigarren txangoan berriz, eskuineruntz doan diagonala (kanala) hartzen da. Goikaldean eta erreferentzia moduan, atx edo harritik irteteten den pago gazte bat hartuko dugu. Bilera bat muntatzeko leku egoki eta erosoa.
Pagoa atzean utzi eta kanala zabaltzen hasten da. Korridore zabal eta mixtoa (harri eta belarra), edurra gogor gogor aurkitzen denean, oso eroso igotzen den tartea (60m). Bekaldean berriz, Atxaurrutxuganaren amildegia agerian, leku zoragarri eta oso basatia.
Azkenengo tartea egiteko 2 aukera ditugu. Ezkerretik korridorearen tarte naturala eta zuzenena. Korridore luze eta ederra, erdi partean intergune erraz batekin (II+). Eta eskuinetik berriz, kanal zabal eta jolasgarriagoa. Jarraian intergune asko dituen tartea. (II+/III). Ezkerreko korridoreak negu giroan hartzen du bere puntu alpinoena, eskuineko kanalak berriz, udaberri eta udako egun lasai eta ederretan gozatzeko perfektua da. Hala ere biak amaiera berdina dute. Branka forma hartzen duen tontorraren azpian bukatzen dira. Atxaurrutxagane-ko branka liraina.
Jaitsierarako, Burdin meategiak bisitatu eta berriz betsaidetik datorren pista hartuko dut. Berriz Kanpazar portuan bukatzeko.
-----------------------------------------------------------
> Iraupena: 2h 45" (Geldiuneekin)
> Zailtasuna: Zaila
> Distantzia: 7,5 Km (+/-)
> Gorabehera: Gorabehera positiboa: 700m (+/-)
> Mendi Ibilbidea: Kanpazar Mendatea > Orpogoitiko Kanalaren sarrera > Diagonal zuzena > Atxaurrutxagana > Kanpazar Mendatea
------------------------------------------------------------
Corredor Norte | Uztepe Sakona
Udazken koloreak.
Diagonal Atxaurrutxugana.
Uztepe Sakona.
Diagonal zuzena eta gaurko tontorra.
Udazken koloreak. Igoera horiz markatua.
Beruntz begirada bat, kanala azpian.
Ekialderuntz begiradatxo bat.
Kanalaren zati bertikal eta zuzenena.
Goian, eskuineko diagonal zuzena.
Diagonal zuzenera sartzen.
Udalatx, eta bere Ipar aurpegia.
Diagonal zuzenenean , amaieran tontorreko irteera.
Koloreak.
Nineu, tontorreko irteera eta ertzari bergira.
Iparreko maldak.
Pioletak ondo berotzen, amaiera hurbilago.
Beruntz begira, azpian Atxaurrutxugana-ren amildegia.
Azken txanpa, horiz bidea.
Azkenengo begiradak egindako igoerari.
Kanalaren irteeran, Atxaurruko "ate nagusia":
Kanalaren irteeran, Atxaurruko "ate nagusia": II
Atxaurrutxugana: 979m
UDALATX, Ipar aurpegia.
Udalatx, atx eta lainoekin.
Elorrio, eta durangeldea goizeko behe lainoekin.
Saia.
Nineu, gozatzen.
Atxaurrutxugana, mendebaldeko ertzetik jeisten.
"Jaitsierarako, Burdin meategiak bisitatu eta berriz betsaidetik datorren pista hartuko dut. Berriz Kanpazar portuan bukatzeko."
Udazkeneko koloreak Udalatx-eko ipar aurpegian.
Ipar aurpegia.
Udazken koloreak.
"Jaitsierarako, Burdin meategiak bisitatu eta berriz betsaidetik datorren pista hartuko dut. Berriz Kanpazar portuan bukatzeko."
Beste goiz polit bat Udalatx inguruan, ondon izan!
No hay comentarios:
Publicar un comentario