.

.

2015/01/29

Anboto:1.331m | Anboto sakona negu giroan.

2015/01/24 | Neguak zuriz margotu ditu gure tontorrak, eta nola ez egoera edo sasoi hau aprobetxatseko gogoekin Anbotoraino hurbildu naiz. Oraingoan, asko idatzi den igoera batekin nator.  Anboto sakona bailara aldapatsuaren igoera latza, edo askok Anbotoko Km bertikala izenez esagutzen duten igoera. 

Blogean, asko aipatu eta izendatu dudan igoera da, horregatik ez naiz asko luzatuko igoeraren deskribapenarekin, Durangaldeko mendi nagusian klasikoetan klasikoena. 

Aipatzeko, neguko kondizioetan asko aldatzen den igoera dela, eta horregatik negu inguruan ibiltzeko materiala beharrezkoa dela.

Igoeraren argazki batzuk;

Horiz, Anboto sakoneko igoera.

Igoeraren deskribapena, gure mendiaen entziklopedian : Mendikat.net

Udalatx.


Frailiaren ipar paretak, eta Anboto sakona bailara.

Anboto Sakonera sartzen.

Mendizalea bakardadean, Anbotoko ipar aurpegi zurian.

Udalatx.

Elur plaken egoera oso larria,  kontuan hartzekoa.


Elur-jausiak, 

Beruntz begirada bat.

Elur-jausi ugari, malda belartsu bertikaletan ezta ondo finkatzen.

Negu koloreak Anboto ipar aurpegian.

Begiradak.

Anbotoko mendilerroa.

Bideari metroak jaten.

Oiz, eta Frailiaren hertzean izotza.

Udalatx berriz ezkerrean, gailurra hurbil.

Edur ugari gailurraren inguruan.

Larrunarri eta Aralar.

Azkenengo metroetan Udalatx beti protagonista.

Tontorrean neguaz gozatzen.

Oriol, inguruko "bitxia".

Kurutzetararte doan hertza.

Kontrasteak.

Arrazola.

Jaitsiera, igotako bide berdinetik.

Anbotoko inguruan berriz gozatzen.

Beste goiz eder bat Anbotoko iguruetan gozatzen, Noiz hurrengoa? Ondo izan!

3 comentarios:

Estebe dijo...

Kaixo Giroa!

Argazki ederrak benetan... Toke berezi bat ematen diezu argazkiei, kontraste berezi bat. Gustatzen zait!

Ongi izan!

Xabi "Smithy" Mujika dijo...

Oso ona artista!!!!!

Igoera ederra, bai jauna. Elur-jausiekn kontuz ibili beharrean gaude gure mendietan baita ere. Mendizale askok gutxietsi egiten dituzte eta ausartegi joaten dira mendietara.

Eman eurreeeeeeee!!!!!

Giroa dijo...

Mila esker bioi!

Mendietan ikusiko gaituk!