.

.

2015/02/19

Untzillatx: 941m | Saukoko arroa. (Negu giroan).

01/02/2015 | (Hemendik dator...)  Azkenean neguko koloreak etxe ondoan, eta horregatik elurrez estalita dauden mendiak igotzeko aukera aprobetxatzea izaten da zeregin ederrena. Oraingoan,  Atxarte inguruan dauden igoera "klasikoetatik" ihes egin eta Unztillatx-eko Saukoko arrotik gora doan bide zuzena aukeratu dut. Eta nola ez, negu giroan ondo gozatzen. Igoera zuzen eta zikina, baina zer axola dio azken honek! 

Saukoko arroa.


Igoeraren deskribapena: Saukoko arroa,  Urrestei eta Arrukoatxen ertzak banatzen dituen kanal bertikal, bedartsu eta ikusgarria da. Neguan, eta elurrez estaltze denean  oso "alpinoa" bihurtzen de igoera dotore eta bertikala.

Behin arroan barneratuta ez dago galtzerik. Urrestei ertzeraino doan bidea hartu eta kanalean barneratzea da errazena. Geroxeago  mendi ibilbidearen edertasun eta txango aipagarriena etorriko da.

Lehenengo metroak ez dira oso erosoak, baina Atxarte inguruko paisaiak, igoera asko handiagotzen du.  Lehenengo txanpan igoera korridore hutsa besterik ez da, erresalte aipagarririk gabeko korridoze luze,  bertikal eta bedartsua. Begiak ondo zabaldu eta argi ibili beharra dago edur eta izotz plakak daudenean,  maldatik bera laban egiteko aukera asko daude eta.

Korridorearen bigarren atalean berriz, Itxuraz barneraezina den baso edo ohian trinkoa aurkituko dugu aurretik;  elorriz, lizarrez eta urrondoz hornitutako baso lodi eta estua. Korridoreko basoan barneratu baino lehen, lehenengo erresalte aipagarriena aurkituko dugu, haitz deseroso bat gaindituta atzean utziko dugun erresaltea. (II+)

Korridorearen bigarren atal hau oso zikina da, urtaro oparoenetan (udaberria eta udan) ez egiteko modukoa. Neguan berriz, zuhaitzek hostoak galtzen dutenez igoerari errastazun puntu bat ematen diote, igoeraren bidea eta ikuspegia erraztuz. Edurrarekin berriz, oso deseroso egiten den zatia luze bat da. (Elurrak aurrera egitea asko zailtzen du, oso atal luze eta gogorra negu inguruan.)



Eskuinean ertz ederra aurkituko dugu, Arrukoatxaren azken luze eta ertz politta. Atxarteko hamildegi eta harrobia iparrean eta Saukoko puntea hegoan, paisai haundiaz disfrutatzeko korridorea.
200 metroko baso zikina igo eta gero kanala zabaldu egiten da, azkeneko zatia, belartsua eta erosoa bihurtuz. Metro batzuk gorago, zeharkaldi horizontal (60m inguru) bat aurkituko dugu,Saukoko arroa bukatzen den tokian hain zuzen. Zeharkaldi harriskutsua, elurraren azpian dagoen belar luzeak elurra ez duelako ondo finkatzen.

Zeharkaldi horizontalaren ondoren, azkeneko metroak tontorraren ekialdeko  ertzeraino erraz egiten dira. Aukeran asko gozatuz. Unztillaitz tontorreraino doan ertza berriz, negu giroan azken zatia asko edertzen du.

Jaitsierarako berriz,Labaroko atera hurbildu eta Eguzkiarreko harritzaren gainean dagoen korridore edo kanala erabiliko dugu. Oso jaitsiera harin eta zuzena Atxarteriano.

------------------------------------------------------------
 - Iraupena: guztizkoa: 3h 35' (Geldiuneekin)
 - Zailtasuna: Zaila (Neguko materiala)
 - Distantzia: 4,8 Km (+/-)
 - Gorabehera: Gorabehera positiboa: 780m (+/-)
 - Mendi Ibilbidea: Atxarte harrobia - Saukoko arroa - Untzillatx - Eguzkiarre-ko harritza - Atxarte harrobia.
------------------------------------------------------------


Zapelatz arrunta (Buteo Buteo) Atxarte inguruan. (Busardo)
<< http://naturmendi.blogspot.com >>


Saukoko arroan barneratzen. 
(Eskaladan oso ezaguna den tokia)

Beruntz begira.

Bidea ondo "markatua".

Beruntz begiradak.

Beruntz begiradak.II

Arroan barneratzen.

Baso zikin eta lodia aurrean.
Leku basatia.

Alluitz, eta Askafe-ko kanala.

Saia.

Saia hegan.

Aldapa ederra azpian.

Pioletarekin, lehen intergune edo erresaltea.


Baso lodi eta zikinean barneratzen.

Bigarren intergune edo erresaltea, plaka ederrak. (II+/3m)

Elorri, lizar eta urrondoz beteriko baso gaztea elurrez zuritua.

Korridore edo arroa azpian.

Azpira begira, arnasa ondo hartzeko leku aparta.

Hurrengo zatia geziaz adierazita.


Saukoko arroa, zoragarria.

 Udalatx.

Pixkanaka, metroak irabazten.

Geziaz, Saukoko puntea.

Saukoko arroan dagoen lepora iristen. (730m +/-)

 Lepoko zeharkaldi horizantali aurre egiten. 

"200 metroko baso zikina igo eta gero kanala zabaldu egiten da, azkeneko zatia, belartsua eta erosoa bihurtuz. Metro batzuk gorago, zeharkaldi horizontal (60m inguru) bat aurkituko dugu,Saukoko arroa bukatzen den tokian hain zuzen. Zeharkaldi harriskutsua, elurraren azpian dagoen belar luzeak elurra ez duelako ondo finkatzen."

Atzera begirada bat, zeharkaldi horizontalean.

Azken txanpa, kanalean sartuta. (ezkerrean, azken egunetako elur jausi ugari).

Geziaz lepoa adierazita,eta nire aztarnak atzean.

Beste begirada bat, Durangaldeko mendiak.

Tontorreko ekialde ertzean.

Untzillatx-eko ertzetik, Markuarreko harritza luzea.

Untzillatx-eko ertzean.


Untzillatx-eko ertzean. (Aztera begirada bat)

Untzillatx-eko ertzean. (Aztera begirada bat) II

Tontorrean. 


Labaroko atera jaisten.

Atzean nire aztarnak.

Labaroko atea, leku zoragarria.

Labaroko kanaletik jaisten, eguzkiarreko harritzeraino.


Jaitsieran, atzera begirada bat.

Harritzan, atzera begirada bat.

Berriz hasieran.

Plakak igarotzen, leku harriskutsua.

Pitxartxar burubeltz (Saxicola toquatus) Atxarte inguruan. 
<< http://naturmendi.blogspot.com >>

Beste egun eder bat Untzillatx mendian, ondo izan!

3 comentarios:

igertu dijo...

Aupa,

Erreportai ederra Gotzon!!

Gu udan igo ginen hortik, ez dut erreportairik jarri. Menudo ortigal!!! eta ni praka motzetan jojojojo

Geroarte,

Giroa dijo...

Mila esker Joseba, leku ederra udan eta denbora onakin ibiltzeko. :-)

Gongo gatxik!

Oscar Elorza Villanueva dijo...

¡¡¡Espectacular !!! Preciosa ascensión que viene acompañada de unas muy uenas fotos que dan como resultado un bonito reportaje. Como bien dices hay que aprovechar esa nieve caída tan cerca de casa y veo que tú ya lo has hecho. ¡ A seguir disfrutando ! Un saludo