2015/10/17 | Berriz etxe ondoko mendietan gozatzen. Oraingoan Untzillatx mendiko ipar aurpegi bertikalean. Azpaldian buruan izandako mendi igoera izan da eta mendia ikustean marra zuzena imaginatzen nuen Iparralde aurpegi ederrean. Pentsatu, aztertu eta egin. Untzillatx-eko iparraldean, "zuhaitzen bidea" deritzona. Zergatik? 3 zuhaitz erabili ditudalako erreferentzia moduan "marra" imaginario edo igoera hontan.
Igoeraren deskripabena: Mendiola auzotik Agirre baserrira doan bidea hartuko dugu. Agirre baserrira heldu baino lehen, ezkerretara dagoen pinudi gazte batzuekin topo egin eta gorantz jarraituko dugu, baso osoa zeharkatuz. Gorantz goazela, Untzillatx-eko ipar paretak somatuko ditugu gainean. Itxuraz, igoerarik ez duen ipar aurpegia. Basoa atzean utzi eta aurrean, ardiak eta ahuntzak basora ez jaisteko erabiltzen de hesia, gainetik pasatuko dugu. Jarraian, kareharri multzo izugarria, kaosa.
Igoera osoan eta erreferentzia moduan, 3 arte (Quercus Ilex) eder erabiliko ditugu. Horregatik izena, zuhaitzen bidea da. Lehenengo metroak eskumatara egingo ditugu igaroezina ematen duen harresiaren azpitik. Noizbeinka, edozein ezusteko gertatu ahal dela kontutan hartuta, lurrera ondo ebatzeko eskuak libre eraman badaezpada.
Pixkanaka eta diagonalean (mendebalderuntz) gora egingo dugu, beti bide erosoena aukeratuz. Gainean, gure lehenengo erreferentzia begiztatuko dugu, arte bakarti eta aparta. Artearen azpian (120 m +/-) ondo jartzea komeni da, igoera edo tarte honen perspektiba hoberena izateko. Aurrean malda garrantsitsua hasten da, intergune erraz eta polit batekin. Harri plaka erosoa, artekaz gainezka dagoena. (4m/IIº+). Intergune edo erresaltea gaindituta eta metro batzuk aurrerago gure lehen deskantzua hartuko dugu.
Bigarren tartea, zuhaitzetik zuhaitzera doan igoeran hasten da. Lehenengo pausoak erraz egiten dira. Kanal estu batera helduko gara, hain zuzen, kareharri eskailera itxura duen tartera. Hiruzpalau intergune dituen kanala da, asko jota IIº+, baina bertikal bihurtzen den zati edo igoera zuzena. (Ezkerretik, harritza zabal batetik kanal estu hau saihestu daiteke). Kanala azpian utzi, eta ertz antza hartzen duen sektore batera helduko gara. Beste metro gutxi batzuk aurrera eta hurrengo artea-ren ondoan agertuko gara. Bi enborrez hornitutako arte zahar eta ikusgarria.
Hirugarren partea. Orain, Utzillatx mendiak duen baso oparo eta ederra dugu begibistan. Pagadi hostotsu eta magikoa. Baina aurretik, eta pagadiaren azpian, hurrengoko zailtasuna. Kareharri plakak dira, 20/25m inguruko plakak. Arteka eta pitzaduraz beteriko plaka luzea, pare bat seguru sartzeko (arroka zubiak) leku aproposa. 3 intergune aipatzeke. Lehenengo, plaka luze eta zabala (IIº+). Bigarrena berriz, tximinia itxura duen kanal estua.
Ezkerrean haitz eder batekin agertzen den igoera bertikala. Inteeran lizarra bakarti batekin hornitua, zinta batekin babesteko leku aproposa. Atzean zailtsaun haundiena utzi eta pagadia berrogei metro gorago agertzen da. Kanal belartsu batetik igotzea bakarrik falta zaigu (IIº) pagadiaren barneraino sartzeko. Pagadian zehar gora egingo dugu Untzillatx-eko gailurraren gutunontziarekin topatu arte.
Jaitsieran berriz, Labaroko atera hurbildu eta Eguzkiarreko harritzaren gainean dagoen korridorea edo kanala erabiliko dugu. Oso jaitsiera arina eta zuzena da Atxartera heldu arte.
------------------------------------------------------------
- Iraupena: guztizkoa: 2h 45' (Geldiuneekin)
- Zailtasuna: Zaila
- Distantzia: 5,2 Km (+/-)
- Gorabehera: Gorabehera positiboa: 790m (+/-)
- Mendi Ibilbidea: Atxarte harrobia - Mendiola Auzoa - Agirre Bserriko pinudia - Ipar Aupergia - Untzillatx tontorra - Labaroko Atea - Eguzkiarreko Harritza - Atxarte harrobia.
------------------------------------------------------------
------------------------------------------------------------
Agirre baserritik gora dagoen pinuditik.
Pinudia atzean utzi, eta lehenengo atxak.
Hesia gainetik pasatu, eta lehengo harriak.
Gora egiten
Ekialdean, anai haundiak.
Horiz, jarraitutako bidea.
Lehenendo zuhaitzaren bila, Artea.
Aurrean lehenengo artea.
Gora egiten.
Zeru ederra Untzillatx-eko iparraldean.
Azpian Agirre baserria.
Lehenengo artea atzean utzi, eta bigarrenaren bila.
Udalatx.
Bigarren erreferentzia eta zuhaitza.
Bigarren tartea, zuhaitzetik zuhaitzera doan igoeran hasten da. Lehenengo pausoak erraz egiten dira. Kanal estu batera helduko gara, hain zuzen, kareharri eskailera itxura duen tartera. Hiruzpalau intergune dituen kanala da, asko jota IIº+, baina bertikal bihurtzen den zati edo igoera zuzena. (Ezkerretik, harritza zabal batetik kanal estu hau saihestu daiteke). Kanala azpian utzi, eta ertz antza hartzen duen sektore batera helduko gara. Beste metro gutxi batzuk aurrera eta hurrengo artea-ren ondoan agertuko gara. Bi enborrez hornitutako arte zahar eta ikusgarria.
Bigarren tartea, zuhaitzetik zuhaitzera doan igoeran hasten da. Lehenengo pausoak erraz egiten dira. Kanal estu batera helduko gara, hain zuzen, kareharri eskailera itxura duen tartera. Hiruzpalau intergune dituen kanala da, asko jota IIº+, baina bertikal bihurtzen den zati edo igoera zuzena. (Ezkerretik, harritza zabal batetik kanal estu hau saihestu daiteke). Kanala azpian utzi, eta ertz antza hartzen duen sektore batera helduko gara. Beste metro gutxi batzuk aurrera eta hurrengo artea-ren ondoan agertuko gara. Bi enborrez hornitutako arte zahar eta ikusgarria.
Azpian, harritza.
Aurretik, 4m inguru dituen korridore mixtoa.
Azpian, egindako korridore estua.
Mendebaldea, Mugarra.
Eta orain aurrean, hurrengo arte edo zuhaitza.
Beste metro gutxi batzuk aurrera eta hurrengo artea-ren ondoan agertuko gara. Bi enborrez hornitutako arte zahar eta ikusgarria.
Beste metro gutxi batzuk aurrera eta hurrengo artea-ren ondoan agertuko gara. Bi enborrez hornitutako arte zahar eta ikusgarria.
Mugarra, eta ipar aurpegian dauden maldak.
Horiz, jarraitutako bidea.
Hirugarren partea. Orain, Utzillatx mendiak duen baso oparo eta ederra dugu begibistan. Pagadi hostotsu eta magikoa. Baina aurretik, eta pagadiaren azpian, hurrengoko zailtasuna. Kareharri plakak dira, 20/25m inguruko plakak. Arteka eta pitzaduraz beteriko plaka luzea, pare bat seguru sartzeko (arroka zubiak) leku aproposa. 3 intergune aipatzeke. Lehenengo, plaka luze eta zabala (IIº+). Bigarrena berriz, tximinia itxura duen kanal estua.
Ezkerrean haitz eder batekin agertzen den igoera bertikala. Inteeran lizarra bakarti batekin hornitua, zinta batekin babesteko leku aproposa. Atzean zailtsaun haundiena utzi eta pagadia berrogei metro gorago agertzen da. Kanal belartsu batetik igotzea bakarrik falta zaigu (IIº) pagadiaren barneraino sartzeko. Pagadian zehar gora egingo dugu Untzillatx-eko gailurraren gutunontziarekin topatu arte.
Azpian, Agirre baserriraino dagoen arroa.
Hurrengo intergunea ikertzen.
Lizarraren eskumatik eta horiz igoera.
Azpian, egindako igoera argi eta garbi.
Lizarraren ezkerrean, intergune edo erresaltearen irteera.
Paisaiaz gozatzen.
Aurretik, pagadian sartzeko kanala.
Eskailera forma duen kanal erosoa.
Pagadian zehar gora egingo dugu Untzillatx-eko gailurraren gutunontziarekin topatu arte.
Udazkenaren koloreak.
Atxarte ingurua.
Tontorreraino dagoen ertza.
Tontorrean, Untzillatx.
Informazio geihago Menikat webgunean. http://www.mendikat.net/monte.php?numero=396
Eguneko azken koloreak.
Astxiki, Alluitz, Anboto, Aloña...
Kanaletik jaisten.
Jaitsieran berriz, Labaroko atera hurbildu eta Eguzkiarreko harritzaren gainean dagoen korridorea edo kanala erabiliko dugu.
Yosemite? ez, Durangaldeko mendiak.
Atsixki eta Alluitz larru gorritan.
Azkenengo argiak ondo gozatzen.
Beste txango eder bat etxe ondoan. Gongo gatxik!
5 comentarios:
Aupa Giroa!
Ze argazki puskak! Ederra igoera benetan, atsedenik gabe goraka!!!
Ze ederrak diren Durangaldeko mendi horiek...
Mila esker Artista! zuek ere baukazue zeurea Nafarroan eh!
Gorantziak eta mila esker bisita eta komentarioagatik.
kaixo gotzon eres un crack con tus ascensiones , el rey de las aldapas
preciosas fotografias las que nos pones
ondo segi fenomeno
Ederra bidea!!!
Askotan galdetu diot nire buruari nondik sartu Ipar aurpegi horretara, baina ez naiz ausartu.
Zorionak
Mila esker bioi bisita eta komentarioengatik.
Joseba, gura dozunean deitu eta errepikatuko diau.
Gongo gatxik!
Publicar un comentario