.

.

2017/07/25

Beriain: 1.493 | Akerregiko paxa. (Hego aurpegia).

2017/02/23 | Unanutik gora dagoen Iturtxiki-ko iturria erreferentzia moduan erabilita hasiko gara ibiltzen,  Leziza-ko bidea erabiliz. Kilimetro bat ibili eta gero, ezkerrera doan mendi-bide bat hartuko dugu, pagadian barneratzen den ibilbide nabaria.

Igoeraren krokisa.

Bidea oso ondo bereizten da, eta harriz jositako marka ugari aurkituko ditugu igoera osoan. Astiro astiro eta zeta forma hartzen duen  bide luzea eginez joango gara. Goian eta pagadiaren hostoen artean, Beriain-eko hormak bereiztuko ditugu. Harrizko hesi erraldoia ematen duena.

Pagadia gure bizkarrean utzi eta gure bidea ekialderuntz joando da,  horma erraldoien azpitik hain zuzen. “Labittuko harrondoa” edo “Labittu” izenez ezagutzen den zatia.  Orain bidea horizontalean egingo dugu, “Artazil” inguruko hormaren bila joanez.  San Donato-ko baselizatik behera doan horma ikaragarria da “Artazil” ingurua.  Hegaztien paradisu eta gordelekua.  

Andimendi - Topinimia mapa.

Azpian, Lezizako sakana edo bailaraz gozatzeko aukera ederra edukiko dugu. Andimendiak ondo gordetzen duen ohian (Pagadi) oparo eta ikaragarria. Aurretik, haziendak edo ganaduak asko erabiltzen duen bidea daukagu. Ardi-latxa-ren etxean aurkitzen gara.  

Artazil-eko hormak atzean utzi, eta bapatean ezkerrean Akerregi-ko faja edo bidera igotzeko aukera ugari aurkituko ditugu. Beriain-ek eztukuan, hegoaldetik gailurreraino ondo gordetzen dituen ateak edo pasabideak. 

Fajara ondo sartzeko edo igotzeko hiruzpalau aukera ditugu, eta zailena, lehenengoa.  Aurrerago badaude beste aukera errazagoak, harritza batetik igotzea besterik ez diren aukerak.  Edozein aukera balio zaigu Akerregi-ko bidera igotzeko. 

Goian gaudela eta aurretik ,  600 m inguru dituen faja zoragarri batekin topo egingo dugu. Auñamendietan aurki ditzakegun faja askoren itxurarekin. Beriaineko hegoalde aurpegi osoa zeharkatzen duen bide ezkutua.


Ibilbidea eroso egiten da, beti azpian daukagun amildegia kontuan hartuz.  Azken zatia bapatean bukatzen da, irteera gabeko atal batean gaudela emanez. Orain dator ibilbidearen ezustea, ezkerrean ondo gordeta, gora egiteko dagoen pasabide estua. Bigarren graduko eskalatxo erosoa.  Pasabidetik gora egin, eta minutu batzuk geroago Beriain gaineko goi-lautadetan agertuko gara. Tontorreraino doan bidearen ondo ondoan.

Jaitsierarako, Unanuraino doan ohiko bidea hartuko dudu, jaitsiera eroso eta "klasikoa".

Saia, goizean goiz deskantzuan.


Gora doan bidea ondo bereizten da.

"Goian eta pagadiaren hostoen artean, Beriain-eko hormak bereiztuko ditugu. 
Harrizko hesi erraldoia ematen duena."

Labittuko harrondora hurbiltzen.

Labittuko harrondoan, goiko hormak dastatzen.

Akerregiko paxaren bidera igotzeko aukerak topatzen.

Atzean, oraindik itzalean.

Akerregiko paxaren bidera igotzen. 

"Fajara ondo sartzeko edo igotzeko hiruzpalau aukera ditugu, eta zailena, lehenengoa.  Aurrerago badaude beste aukera errazagoak, harritza batetik igotzea besterik ez diren aukerak.  Edozein aukera balio zaigu Akerregi-ko bidera igotzeko. "

Behera begirada bat.

Akerregiko faja.

Akerregiko faja. II

Akerregiko faja. III

Goian gaudela eta aurretik ,  600 m inguru dituen faja zoragarri batekin topo egingo dugu. Auñamendietan aurki ditzakegun faja askoren itxurarekin. Beriaineko hegoalde aurpegi osoa zeharkatzen duen bide ezkutua.

Akerregiko faja. IV

Akerregiko faja. V (Atzera begirada bat)

Pirineotan daukagun ibilbide askoren ondoan jarri dezakegu ibilbide hau.

Beriain-eko goi-lautadara igotzeko paxa ezkutua. 
Gorriz, igoera.

"Bigarren graduko eskalatxo erosoa.  Pasabidetik gora egin, eta minutu batzuk geroago Beriain gaineko goi-lautadetan agertuko gara. Tontorreraino doan bidearen ondo ondoan."

Gora egiten.

Gora egiten. Paxaren erdi erdian, zinta bat. 
Eskaladatxoa babesteko.

Gorriz, Akerregiko faja.

Aurrean, hurrengo aukerak eta irtenguneak. Goi-lautadara bete betean sartzeko bi aukera ederrak.

Azpian, egindako igoera.

San Donato-ko baseliza eta Berian-eko tontorra.

 Auñamendiak.

Anboto eta Udalatx maiteak.

Tontorrean gozatzen.

BERIAIN: Info gehiago. (MENDIKAT).

Berieian, Unanu-ko herritik.

Jaitsierarako, Unanuraino doan ohiko bidea hartuko dudu, jaitsiera eroso eta "klasikoa".

No hay comentarios: