24/05/2014 | Gure txokoak maite ditugu.Udalatx-en azken txanpak al dira? Urte batzu pasa dira Udalatx-eko kontuekin hasi nintzela, eta oraindik bitxikeri ederrak gordetezen dituen mendi honek aukera politak eskaintzen dizkit. Oraingoan, Udalatx mendiguneko hirugarren tontorrera doan diagonal zuzena, igoera bertikala eta zuzenena. Hainbat biderrez egindako ibibide motz eta gogorra Atxaurrutxaganera.
Ibilbidearen deskribapena: Udalatx-eko Ipar aurpegira hurbiltzeko dagoen modu errazena, Kanpazar mendatetik hasten den eta Betsaideraino doan bidea hartzea da. Beste aukera eder bat, Elorrioko Iguria auzotik igotzea da. 30 minutu beranduago (+/-) Orpogoitiko kanalaren sarrera topatzeko ordua helduko zaigu, Erdikoatxa eta Atxaurrutxuganaren tontorrak banatzen dituen kanala. Kanalak bi sarrera ditu, ezkerretik harrizko tximinia tekniko eta estua (max: III+), eta eskuman berriz , malda asko duen (60º) kanal belartsua (egun hezeetan saihestu beharrekoa).
Hasieran kanal erraza duen itxura ematen du, baina metroak gora egiten ditugun neurrian egoera asko aldatzen da. Eskuak lanean hasiko dira, dauden harri edo belardi haundiei ondo ebatuta. Noizbehinka ahuntzek eta ardiek erabiltzen duten mendi-bide bat agertuko da, igoera asko errazten duena. (max II+).
Bigarren tartean, eskuinerantz doan korridore belartsua hartzen da. Goikaldean eta erreferentzia moduan, atx edo harritik irteteten den pago gazte bat hartuko dugu. Bilera bat muntatzeko leku egokia.
Pagoa atzean utzi eta korridorea zabaltzen hasten da. Korridore zabal eta mixtoa (harri eta belarra), oso eroso igotzen den tartea (60m). Bekaldean berriz, Atxaurrutxuganaren amildegia agerian, leku zoragarri eta oso basatia.
Azkenengo tartea egiteko 2 aukera ditugu. Ezkerretik korridorearen tarte naturala eta zuzenena. Korridore luze eta ederra, erdi partean intergune erraz batekin (II+). Eta eskuinetik berriz, kanal zabal eta jolasgarriagoa. Jarraian intergune asko dituen tartea. (II+/III). Ezkerreko korridoreak negu giroan hartzen du bere puntu alpinoena, eskuineko kanalak berriz, udaberri eta udako egun lasai eta ederretan gozatzeko perfektua da. Hala ere biak amaiera berdina dute. Branka forma hartzen duen tontorraren azpian bukatzen dira. Atxaurrutxagane-ko branka liraina.
Jaitsierarako, Atxaurruxaganeko diagonal klasikoa aukeratuko dut. Altueran, hirugarren tontorraren Ipar aurpegia zeharkatzen duen ibilbide ezkutua.
------------------------------------------------------------
> Iraupena: guztizkoa: 2h 35" (Geldiuneekin)
> Zailtasuna: Zaila
> Distantzia: 7,5 Km (+/-)
> Gorabehera: Gorabehera positiboa: 700m (+/-)
> Mendi Ibilbidea: Kanpazar Mendatea > Orpogoitiko Kanalaren sarrera > Diagonal zuzena > Atxaurrutxagana > Kanpazar Mendatea
------------------------------------------------------------
Udalatx, Ipar korridorea.
Azkenengo Laritz basoan.