Nondik izena? Patxi Galé adituaren laguntzarekin Iparraldeko kanal hau Ziertziako urkulu kanala izenaz bataiatu dugu. Abadiñoko toponomia mapa eta liburuetan informazioa ondo miatuz.
Igoeraren dekribapena: Autoa Atxondoko Axpe auzoan utzi eta Gailanda baserrira doan bidea hartuko dugu, 2 km dituen ibilbide lasaia. Axpe auzoaren bihotza zeharkatzen duen bidea.
Gailanda baserrira heldu, eta gorantz doan bidea hartuko dugu. Beti Zorrotzako gailurraren azpian dagoen hamildegiaren ingurutik (Alluitz-etik Larrano puntara doan ertzean aurki dezakegun gailurra).
Pinudiak zeharkatu eta kobagorritte-ko iturrira helduko gara. Orain dela urte batzuk barriztatutako leku zoragarri bat atxa haundien azpian. Orain gorantz doan hesi baten eskumatik igoko gara, ganaduarengandik (ardi eta ahuntzak) babesten duten tarte edo pagadi gazte bat ondo kontserbatseko erabiltzen den hesia hain zuzen.
Gora goazela, hirurogei metro inguru gorago, ezkerrerantz egingo dugu. Orain ahuntz-bide bat hartu, eta elorriz inguratutako paisai eder bat zeharkatuko dugu. Ahuntz eta ardientzako, gordeleku moduan erabiltzen duten toki lasai eta ederra. Gorago, kanal harritsu bat aurkituko dugu, kanala igo eta Anbotoko mendilerroaren lehen hesi haundia gaindituko dugu. Aurrean eta goiko partean, Alluitz mendiaren iparreko pareta ikusgarria.
Zelai bertikalez jositako toki batetik ekingo diogu orain eta gorantz egingo dugu eskuak erabilita. Hagin esanguratsu batera heldu, atzean utzi eta ezkerrerantz doan ahuntz-bide bat erabiliko dugu Ziertziako kanaletik jaisten den harritzara heltzeko.
Toki ikusgarria da hau. Kanalaren azpian gaude orain. Perspektiba ikaragarria daukagu harritzaren hasieran. Hasierak ez dauka inungo zailtasun aipagarririk, harritzak igotzeak suposatzen duen zailtasuna baino ez. Oso motel igotzen den tartea da. Metroak aurrera egin eta kanala estutu egiten da, bedarra protagonista bihurtuz. Nola edo hala, gora egin eta lehenengo intergune edo erresaltera iritsiko garau, erraz igotzen den tartea da hau. Materiala jantzi (kaskoa derrigorrezkoa), eta lasai egingo dugu gorantz. Azpian amildegiak, gaur egun, bedarrez estalitako kanala denak, txirrista forma ikusgarria hartzen du. Argi ibiltzeko lekua da hau.
Astiro astiro eta arreta handiarekin metroak igoko ditugu kanalean barrena, hurrengo intergune edo erresaltera heldu arte. Bigarren intergunea izango da hau, ezkerretik egingo duguna. (Piolet batekin hobeto egiten dena.) Erresaltea atzean utzi eta kanalaren alboetan pago bihurritu batzuk agertuko dira, denbora eta eguraldiaren eraginez oso itxura berezia dutenak. Talaia zoragarria hau, paisaiaz gozatzeko. Gainean berriz, azkenengo zatia.
Orain kanala zerbait zabaltzen da, baina metro batzuk gorago kareharriz eta belarrez osatutako hesia aurkitu dugu arrez aurre. Igaroezina dirudien pareta mixtoa da eta bost metroko erresaltea dueña. Hirugarren graduko zatia edo tartea. Gainean eta pago batean, basbesteko aukerarekin.
Erresaltea behean utzi eta berrogeitahamar metro inguruko intergune jarraiak aurkituku ditugu, eskuak erabiliz erraz egiten diren pausuak. Baina argi ibili, bidea ondo jarraitu behar delako, hau ez da paretan gora galtzeko lekurik aproposena. Gure azpian beti, Ziertziako arroa ikusiko dugu.
Bukaera, eskumar,a horizontalean egiten da, Urkuluko leporaino (Ziertziako urkulue).
Alluitz-era heltzeko, ertz integrala egiteko aukera dugu orain. Bitartean, infernura zuzen zuzen doan zubia zeharkatuko dugu. Infernua barik, Alluitz mendiaren tontorra aurkituko dugu bertan.
Jaitsierarako berriz, Artola-ko leporaino doan bide klasikoa hartuko dugu. Beranduago, Axpe auzoraino heltzen den mendi ibilibidea jarraituz.
------------------------------------------------------------
- Iraupena: guztizkoa: 2h 50' (Geldiuneekin)
- Zailtasuna: Zaila.
- Distantzia: 9,6 Km (+/-)
- Gorabehera: Gorabehera positiboa: 1.025m (+/-)
- Mendi Ibilbidea: Axpe Auzoa - Gailanda Baserria - kobagorritte-ko iturria - Ziertziako Kanala - Urkuluko lepoa - Infernuko zubia - Alluitz - Artolako lepoa - Axpe Auzoa
------------------------------------------------------------
Gailandatik gora daude pinudietatik.