.

.

2015/01/14

Untzillatx: 941m | Saukoko arroa.

Badira urteak Atxarte inguruan gabiltzala, baina “ez gara sofa erosoak!!"  (LOR)  Eta Untzillatx-eko igoera bikain batekin errepikatzen dut oraingoan, Saukoko arroa, hain zuzen ere. Untzillatx-eko igoera bertikal eta zuzenetarikoena. Azpimarratzeko, Patxi Galé idazlearen laguntza nekaezina, mila esker!

Horiz Saukoko arroa, eta gorriz berriz jaitsieran egindako bidea. (Eguzkiarreko harritza)

Igoeraren deskribapena: Saukoko arroa,  Urrestei eta Arrukoatxen ertzak banatzen dituen kanal bertikal, bedartsu eta ikusgarria da. Behin arroan barneratuta ez dago galtzerik. Urrestei ertzeraino doan bidea hartu eta kanalean barneratzea da errazena. Geroxeago  mendi ibilbidearen edertasun eta txango aipagarriena etorriko da.

Lehenengo metroak ez dira oso erosoak, baina Atxarte inguruko paisaiak, igoera asko handiagotzen du.  Lehenengo txanpan igoera korridore hutsa besterik ez da, erresalte aipagarririk gabeko korridoze luze,  bertikal eta bedartsua.

Horiz Saukoko arroa.

Korridorearen bigarren atalean berriz, Itxuraz barneraezina den baso edo ohian trinkoa aurkituko dugu aurretik;  elorriz, lizarrez eta urrondoz hornitutako baso lodi eta estua. Korridoreko basoan barneratu baino lehen, lehenengo erresalte aipagarriena aurkituko dugu, haitz deseroso bat gaindituta atzean utziko dugun erresaltea. (II)

Korridorearen bigarren atal hau oso zikina da, urtaro oparoenetan (udaberria eta udan) ez egiteko modukoa. Neguan berriz, zuhaitzek hostoak galtzen dutenez igoerari errastazun puntu bat ematen diote, igoeraren bidea eta ikuspegia erraztuz. Edurrarekin berriz, oso deseroso egiten den zatia luze bat da.


Eskuinean ertz ederra aurkituko dugu, Arrukoatxaren azken luze eta ertz politta. Atxarteko hamildegi eta harrobia iparrean eta Saukoko puntea hegoan, paisai haundiaz disfrutatzeko korridorea.
200 metroko baso zikina igo eta gero kanala zabaldu egiten da, azkeneko zatia, belartsua eta erosoa bihurtuz. Azkeneko metroak goikaldeko ertzeraino erraz egiten dira. Unztillaitz tontorreraino dihoan ertza berriz, dibertigarriagoa egiten du azken zatu honek. 

Jaitsierarako berriz, eguzkiarreko harritza erabiliko dugu. Oso jaitsiera harina Atxarteraino.

------------------------------------------------------------
 - Iraupena: guztizkoa: 3h (Geldiuneekin)
 - Zailtasuna: Zaila
 - Distantzia: 4,8 Km (+/-)
 - Gorabehera: Gorabehera positiboa: 780m (+/-)
 - Mendi Ibilbidea: Atxarte harrobia - Saukoko arroa - Untzillatx - Eguzkiarre-ko harritza - Atxarte harrobia.
------------------------------------------------------------

2014/12/12

Atxaurrutxugana:979m > Negu giroan | Diagonal zuzena. | UDALATX.

24/05/2014 | Bazen garaia! eta lehenengo edurrak heldu dira. Orain dela gutxi, "gure txokoak maite ditugula" idazten nuen. Eta egi haundi bat da! Udalatx-en azken txanpak al dira? Ba ez. Oraindik bitxikeri ederrak gordetezen dituen mendi honek aukera politak eskaintzen dizkit; eta nola ez, neguan ere.  Udalatx mendiguneko hirugarren tontorrera doan diagonal zuzena negu giroan. 

Kondizio normaletan egindako igoera: LINK


Ibilbidearen deskribapena: Udalatx-eko Ipar aurpegira hurbiltzeko dagoen modu errazena, Kanpazar mendatetik hasten den eta Betsaideraino doan bidea hartzea da. Beste aukera eder bat, Elorrioko Iguria auzotik igotzea da. 30 minutu beranduago (+/-) Orpogoitiko kanalaren sarrera topatzeko ordua helduko zaigu, Erdikoatxa eta Atxaurrutxuganaren tontorrak banatzen dituen kanala.  Kanalak bi sarrera ditu, ezkerretik harrizko tximinia tekniko eta estua  (max: III+), eta eskuman berriz , malda asko duen (60º) kanal belartsua (egun hezeetan saihestu beharrekoa).

Hasieran kanal erraza duen itxura ematen du, baina azkenaldian jausitako edur zentimetro batzuk eta bedar-hezeak igoerari zailtasun puntu bat ematen diote.

Metroak gora egiten ditugun neurrian egoera asko aldatzen da. Eskuak eta Pioletak lanean hasiko dira, dauden harri edo belardi haundiei ondo ebatuta. Noizbehinka ahuntzek eta ardiek erabiltzen duten mendi-bide bat agertuko da, igoeran asko laguntzen duena. (max II+). Bigarren txangoan berriz, eskuineruntz doan diagonala (kanala) hartzen da.  Goikaldean eta erreferentzia moduan, atx edo harritik irteteten den pago gazte bat hartuko dugu. Bilera bat muntatzeko leku egoki eta erosoa.

Pagoa atzean utzi eta  kanala zabaltzen hasten da. Korridore zabal eta mixtoa (harri eta belarra), edurra gogor gogor aurkitzen denean,  oso eroso igotzen den tartea (60m). Bekaldean berriz, Atxaurrutxuganaren amildegia agerian, leku zoragarri eta oso basatia.


Azkenengo tartea egiteko 2 aukera ditugu. Ezkerretik korridorearen tarte naturala eta zuzenena. Korridore luze eta ederra, erdi partean intergune erraz batekin (II+). Eta eskuinetik berriz, kanal zabal eta jolasgarriagoa. Jarraian intergune asko dituen tartea. (II+/III).  Ezkerreko korridoreak negu giroan hartzen du bere puntu alpinoena, eskuineko kanalak berriz, udaberri eta udako egun lasai eta ederretan gozatzeko perfektua da.  Hala ere biak amaiera berdina dute. Branka forma hartzen duen tontorraren azpian bukatzen dira. Atxaurrutxagane-ko branka liraina.

Jaitsierarako, Burdin meategiak bisitatu eta berriz betsaidetik datorren pista hartuko dut. Berriz Kanpazar portuan bukatzeko.

-----------------------------------------------------------
> Iraupena:  2h 45" (Geldiuneekin)
> Zailtasuna: Zaila
> Distantzia: 7,5 Km (+/-)
> Gorabehera: Gorabehera positiboa: 700m (+/-)
> Mendi Ibilbidea: Kanpazar Mendatea >  Orpogoitiko Kanalaren sarrera > Diagonal zuzena > Atxaurrutxagana > Kanpazar Mendatea
------------------------------------------------------------

Corredor Norte | Uztepe Sakona


Udazken koloreak.

2014/10/14

Erdikoatxa:1.023m | Iparekialdeko Ertza / Arista N.E

2014/09 | Había que volver a uno de mis lugares favoritos, así que dicho y echo. En la cara N.E. de Erdikoatxa, y entre "Atxas", laderas verticales y enormes paredones se esconde la delgada y salvaje arista N.E. Una delgada línea vertical que sube hasta la base de la cima, ofreciendo una "cresta de gallo" bastante descompuesta y mixta (Roca y hierba). Un precioso filo que adorna con su forma, el vacío de Uztepe Sakona.


Descripción de la Ruta; Erdikotaxa y por su arista N.E., sin duda la arista más desconocida de todo el Macizo. Una arista corta, pero muy vertical y abrupta.  Ideal para los amantes de lo vertical y lo alpino.

Desde “Uztepe Sakona”, entre las paredes E de Erdikoatxa se alza una chimenea hasta la arista, una chimenea larga de unos 25m (+/-) con una aproximación bastante interesante y algún paso horizontal a tener en cuenta (III). En la chimena (II+), los agarres son buenos, hay caliza de la buena, así que resulta bastante disfrutona hasta la horcajada.

Una vez colocados en el filo, hay que descender o retroceder por la misma hasta el espolón N de Erdikoatxa. Un descenso expuesto y no apto para gente con vértigo donde una preciosa haya adquiere el protagonismo debido a su localización, este tramo se complica en su última parte debido al mal estado de la roca, muy descompuesta. El vacío es protagonista en todo momento.


Desde el espolón N de Erdikoataxa el paisaje del macizo adquiere otra dimensión. Retrocedemos y desandamos lo andado hasta llegar de nuevo a la horcajada (salida de la chimenea.)

La arista a partir de aquí cambia radicalmente, su forma más ancha pero más vertical hará de ésta última parte las delicias para aquellos que buscan una bonita escalada mixta (roca y hierba). “No existe material artificial, es recomendable llevar algo por si las moscas.” Se puede repartir la escalada en varios largos, convirtiéndose su ultima parte sin duda la más expuesta. Ya que un resalte de grado IV se esconde bajo la atalaya final.

La ancha y vertical arista desemboca bajo la cima, muy cerquita de una cruz en homenaje a un montañero fallecido. 5 cómodos minutos caminando entre viejas y retorcidas hayas  nos separan de la cima.-

Video resumen, ascensión completa por la arista hasta la cima.

------------------------------------------------------------
 - Iraupena: guztizkoa: 2h 35" (Geldiuneekin)
 - Zailtasuna: Zaila
 - Distantzia: 7,5 Km (+/-)
 - Gorabehera: Gorabehera positiboa: 700m (+/-)
 - Mendi Ibilbidea: Kanpazar Mendatea > Uztepe Sakona >  I.E. Ertza >  Erdikoatxa >  Kanpazar Mendatea
------------------------------------------------------------

La aproximación hasta la base de Uztepe Sakona se puede realizar desde Iguria (Elorrio), o ahorrar algo de tiempo dejando el coche en el parking en el puerto de Kanpazar, aproximandonos por pista hasta "Uztepe Sakona".

Primeros colores de la mañana.