.

.

2016/10/20

Alluitz:1.034m | Labar txikietako ertza. (Eskalada klasikoa).

Oraindik badauzkagu altxor ederrak gure mendietan, Alluitzen hain zuzen. Iparrerantz ematen duen aldean ondo gordetzen den ertz estetiko eta basatia. Eskalada klasikoan egiten den igoera ederra.

Kostatu da, baina kanalaren izena berreskuratzea lortu dugu. Askok Askafe moduan ezagutzen duten leku edo atala, halaxe izendatzen baitu Antonio Ferrer mendizaleak "Crestas del Duranguesado" liburuan. Sagasta eta Axpeko auzoekin hitze egin, eta toponimia berreskuratzeko ahaleginean nabil. Gure baso eta mendietan arbasoek erabilitako izenak berreskuratzeko ahaleginetan. Horregatik, Askafe izena alde batera utzi, eta "Labar txikiak" deituko diogu paraje honi, bere jatorrizko izena baita.

Orduak bota ditut Ferrer eta bere lagunak "Askafe" moduan izendatutako kanalaren babesean, ertzaren aukerak ondo aztertzen. Ertza, Artola-ko lepotik Alluitzera doan bidearen eskuinean aurkitzen da. Labar txikietako kanala-ren ezkerreko horma hain zuzen. Urrunetik oilar gandorra itxura duen ertz estetikoa. 


Igoeraren deskribapena:Ertzaren oinarrira heltzeko aukera asko daude. Baina ertza ondo hartzeko, Artolako lepotik da igoera zuzenena. 

Lehenengo zatia oso erraz igotzen da, eskuak ondo berotzeko leku apropos eta jolasgarria. 50m inguru aurrerago, eskalatzeko materiala prestatu, eta lehenengo bilera jarriko dugu.

Lehenengo luzea ederra eta jolasgarria. Kareharriz osaturiko bi plaka handi eta ederrak. Interguneak ondo babesten dira arteka-trabagailuak erabiliz. Luzea, lepo itxura hartzen duen zati batean bukatuko dugu. Hemen, bigarren bilera jarriz.

"Aipatzeko, lehenengo luzearen erdialdean, aitzinean erabilitako hiltze zahar batekin topo egin dugula. Hiltzea ez da fidatzekoa, oxidoaren eraginez oso itxura eskasa du eta."


Hurrengo gunea hiru luzetan bananduko dugu. Ertz osoaren eskalada eder eta interesgarriena. 30m inguruko hiru luze ederrak, IV+ graduko intergune ugariekin hornitutako luze politak. Eskalada aurrera doala, intergune edo erresalte batzuekin argi ibili beharreko lekua, kareharri apurtu eta itsusia ugaria baita.

Erabilitako materiala: Kaskoa, arnesa, 60 m soka, arteka trabagailu, trabagailu mekaniko, zintak eta espresak.

Bosgarren bileratik gora ensamble moduko eskaladan segituko dugu. Ertzaren azken zatiarekin gozatuz. Paisaia dotorea Alluitzen bihotzean.. Materiala batu, eta Alluitz tontorrera heltzeko biderik zuzenena hartuko dugu.

Zirkuluan ertzaren kokapena.

Ertza.


Ertza aztertzen.

Ertzetik lehnengo pausoak.

Ertzetik lehnengo pausoak.II

Ertzetik lehnengo pausoak. III

Ertzetik lehnengo pausoak. IV


"Lehenengo luzea; ederra eta jolasgarria. Kareharriz osaturiko bi plaka handi eta ederrak. Interguneak ondo babesten dira arteka-trabagailuak erabiliz. Luzea, lepo itxura hartzen duen zati batean bukatuko dugu. Hemen, bigarren bilera jarriz."

Egoitz lehenengo luzean.

Lehenengo luzean gozatzen.

Luzea babesteko, aintzineko hiltzea erdi erdian. 

"Aipatzeko, lehenengo luzearen erdialdean, aitzinean erabilitako hiltze zahar batekin topo egin dugula. Hiltzea ez da fidatzekoa, oxidoaren eraginez oso itxura eskasa du eta."

Bigarren bilerarra iristen.

Bigarren bileratik beheruntz begira. 
Artola-ko lepoa.

Bigarren luzea, gozatzeko leku aparta.

Bigarren bileratik behera begira.

Hirugarren bilera, oso ezegonkorra.
Egoitz, paisaiarekin gozatzen.

Hirugarren luzea, bileratik.

Hirugarren luzea; ikusgarriena.

Laugarren luzea; ikusgarri eta potenteena.
Egoitz gozatzen.

Begirada zabalagoa.

Azpian, ertz estetikoa.

Ertzaren azken txanpan.

Azkenengo intergune edo erresalte aipagarriena.
Aurrera egiteko pausu ikusgarria.

Bukaeran gozatzen.

Azpian, askafe-ko kanal eta ertza-.

Alluitzeko tontorraren bila.

Alluitz: 1.034m
LINK: www.mendikat.net/com/mount/367

Labar txikietako ertza eta kanala.

(Eskerrak: Egoitz Elduayen, Jose Urien, Mila Salterain, Patxi Galé eta inguruko auzokide guztiei)

 - - - - - - - 

"Blog honek ez du gidaliburu bat izatea helburu gisa. Mendian egindako igoera eta ibilbideak ez dira erreferentzia moduan erabili behar. Bakoitzak bere limitazio eta mugak ondo ezagutzen ditu, eta honegatik, igoerarako behar duzun informazioa ondo prestatu eta berrikustea oso garrantzitsua da; materiala, krokisa, eguraldia,etab... 

Blogean aipatzen diren mendi igoeren deskribapenak mendian izandako experientzia subjetiboak dira, oso pertsonalak. Halaber, krokisetan agertzen diren zailtasun graduazioak oso erlatiboak izan daitezke.
 Kontu handia izan goian!"

3 comentarios:

Julen Zeberiotar dijo...

Itxura ona dauka, apuntatzen dut ;)
Krokisak primerakoak

Estebe dijo...

Bikaina erreportaia Giroa!!

Segi horrela!!

Giroa dijo...

Mila esker Julen eta Estebe, ahal dogunean bitartean aurrera gogor segituko dogu.
Gongo gatxik!