.

.

2016/10/11

Elgoin:1.243m | Ipar-ekialde aurpegia. (Anboto).

2016/04/23 | Urte asko dira Anboto sakonetik gora eta behera gabiltzala. Orain askok Anbotoko KM Bertikala izenez ezagutzen duten igoera. Anboto sakona bailara, mesedez ez ahastu.

Laukian Elgoineko ertz eta Ipar-ekialdea.

Batzutan igotzen, ete beste batzutan jaisten; baina beti Elgoien-ko ipar-ekialde ezkutuari interes handiz begiratu izan diot. Orduak bota ditut Zabaletan, frailian eta Kurutzetan; Elgoineko atal ezkutu hau aztertzen. Debekuak amaitu eta gorputza negian ondo berotzeko leku aparta.

Azkenik, hiruzpalau igoera eder izan dira Elgoineko aurpegi ezkutu honetan. Aipagarriena, Zabaletatik gora doan igoera zuzen eta bertikala. Elgoineko bi ertzen artean igarotzen dena, zati basati eta ederra.

Elgoineko Ipar-ekialde aurpegia; Hasiera, Arrazola edo Axpe auzoetatik izan liteke. Zabaleta ingurura igo arte. Bide oso ezagunak dira eta honi buruz gutxi idatziko dut.


Zabalate inguruan hasten da aipagarriena. Anbotora doan igoera edo bidea ezkerrean utzi eta igoera direktuena hartuko dugu. Elorriz jositako zelai bertikalak zeharkatuz.

Gora goazela, Anboto sakoren perspektiba zoragarriaz gozatuko dugu. Frailia, eta bere tontorretik Anbotora doan ertza ere ondo bereizten da. Nola edo hala gora metroak egin, eta pixkanaka Elgoineko Ipar-ekialdeko ertzak elkartzen diren puntura helduko gara. Behetik, eta lehenengo begiradarekin, igaroezina ematen duen horma mixtoa.

Igoeraren krokisa.

Belarrez eta harriz osaturiko horma bertikala. Hurbiltzen goazela, gero eta argiago ikusiko dugu igoeraren lehen irtengune edo resaltea. Pausu oso aereo-a. Gora eginez zeharkatu, eta ezkerrean Pilatos-en behatza deritzon harkaitza aurkeztuko zaigu. Behatz forma duen harri kuriosoa. Gora eginez segituko dugu, eskuinera doan korridore eder batetik.


Paisai basatia, eta nola ez, ahuntzen bizileku dotorea. Honegatik, materiala derrigorrezkoa da horrelako igoeretan, Goitik jaisten diren harri inkontrolatuak ugariak dira eta.

Pioletak ere, asko laguntzen du, gora egiteko orduan behar diren bultzada seguruak egiteko.
( Pioletak neguko kondizioetan bakarrik? Zergatik? )

Hiruzpalau irtengune edo erresalte errazak zeharkatu eta azpian daukagun amildegiaren perspektiba ederra bihurtuko da. Konturatu gabe, eskuinean aurkitzen den ertzean izango gara. Eta nola ez, igoeraren pil pilean.

Orain, ehun urtetik gora duten pagoen artetik ertzetik gora egingo dugu. Atal zoragarri eta misteriotsua. Metroak aurrera eginez ertza zerbait lasaitzen da, eta Kurutzeta tontorretik behera doan kanala eskuineko amildegian aurkeztuko zaigu. Talaia aparta.

Igoerarako erabili izan dugun ertz zabal hau,  Kurutzetatik Elgoinera  doan ertz ezagunaren azpian bukatzen da. Belardi-txo eder bertikal batean, Anboto Sakona osoa miresteko leku aparta.

Aurretik edo goian, hurrengo eta azken atal aipagarriena. Eskuinerantz doan tximenea/korridore diagonala, oso zati aereo eta arriskutsua. Aipatzeko, irtengune-aren erdialdean arteka ezaugarri ugari topa ditzakegu luzea ondo babesteko.

Irteera edo azken atalak  Elgoin-eko tontorraren eskuinaldera ematen du, azpian amildegi ikaragarria,
eta egindako igoeraren perspektiba osoa edukiz.

Mapa.

Jaitsierako, Anbotora doan ertz ederra jarraituko dugu, tontorra ukitu eta Anboto sakonetik igotzen den bide klasikotik jaitsiz.

Frailiaren ertza.

Anboto Sakona.

Igoeraren lehen tartea, sarrera deserosoa.

"Elgoineko Ipar-ekialdeko ertzak elkartzen diren puntura helduko gara. Behetik, eta lehenengo begiradarekin, igaroezina ematen duen horma mixtoa."

Lehenengo irtengunera heltzen.

Aurretik intergunea, itxuraz oso bertikala.

Lehenengo horma eta intergunea igaro eta aurretik korridorea.

Ezkerrean, batzuk "Secus" izenez ezagutzen duten haitza. (Dedo de Secus).

Korridorearen pil-pilean.

Azpian, egindako igoera eta amildegia.

Aurretik, tarte basati eta ederra.

Paisai basatia, eta nola ez, ahuntzen bizileku dotorea. Honegatik, kaskoa derrigorrezkoa da horrelako igoeretan, Goitik jaisten diren harri inkontrolatuak ugariak dira eta.

Azpian, egindako bidea edo korridorea.

Kurutzetako ertza-ri begira.

Hurrento atalean, edurrarekin gozatzen.

Bera begirada bat.

Dry tooling.

Orain, ehun urtetik gora duten pagoen artetik ertzetik gora egingo dugu. Atal zoragarri eta misteriotsua. Metroak aurrera eginez ertza zerbait lasaitzen da, eta Kurutzeta tontorretik behera doan kanala eskuineko amildegian aurkeztuko zaigu. Talaia aparta.

Kurutzetatik datorren hamildegia.

Gora doan hurrengo korridore mixtoa.

Behean, egindako bidea.

Korridorea, ertz zabalean irtetzen da.

Kurutzetatik Elgoin-era doan hamildegia.

Frailiaren ertza, eta Udalatx.

 Aurretik, azken atala.
Ertzetik tontorreraino doan bidea.

Azpian, ertzaren atal erosoena.

 Irtengune aipagarriena aurretik.


Goian, hurrengo eta azken atal aipagarriena. Eskuinerantz doan tximenea edo korridorea, diagolean gora doan zati aereo eta arriskutsua. Irtengune-aren erdialdean arteka ezaugarri ugari topa ditzakegu luzea ondo babesteko.

Intergunearen irteeran.

Elgoin: 1.243m

Informazioa: http://www.mendikat.net/com/mount/505


Anbotoraino doan ertza.

Elgoinetik Anbotora doan ertz ederra.
Agindui-kor ertza,

Agindui-kor ertza,

Anboto-ko tontorrean.

Primula Veris.

Jaitsierako, Anbotora doan ertz ederra jarraituko dugu, tontorra ukitu eta Anboto sakonetik igotzen den bide klasikotik jaitsiz. Gongo gatxik!


"Blog honek ez du gidaliburu bat izatea helburu gisa. Mendian egindako igoera eta ibilbideak ez dira erreferentzia moduan erabili behar. Bakoitzak bere limitazio eta mugak ondo ezagutzen ditu, eta honegatik, igoerarako behar duzun informazioa ondo prestatu eta berrikustea oso garrantzitsua da; materiala, krokisa, eguraldia,etab... 

Blogean aipatzen diren mendi igoeren deskribapenak mendian izandako experientzia subjetiboak dira, oso pertsonalak. Halaber, krokisetan agertzen diren zailtasun graduazioak oso erlatiboak izan daitezke.
 Kontu handia izan goian!"


3 comentarios:

Unknown dijo...

Laico! Hay alguna manera de conseguir los tracks de tus rutas? Wikilock o algo así? Me parece muy interesante el blog y la rutas! Eskerrik asko.

Unknown dijo...

Kaixo quería poner.... El corrector... 😅

Mendkai Bat dijo...

Gracias por el comentario, pero no.
No, no tengo tracks.