.

.

2017/03/09

Santikurutz: 1.111m | Ekialdeko ertza edo Arbuluko ertza. (Oriol, Arangioko mendiak).

2016/18/12 | Gogoak nituen Oriol (Orixol) ingurura bueltatzeko. Eguraldi onaren aitzakiarekin Etxauen auzora hurbildu nintzen. Bertan hasi eta amaitzen den aktibitate eder bat burutzeko asmoz. Santikurutz gailurrera ekialdetik doan ertza. Arbuluko arroaren bihotz bihotzean.

Ekialdeko ertza.

Arangioko mendietaz gozatzeko aktibitatea. Entrenatzeko erabiltzen dudan txoko ederra da hau, eskalada maila guztietako bideak aurkituz. Joko asko ematen duen ertz labur eta goxoa.

Igoeraren deskribapena; Igoeraren hasiera Etxauen auzo edo herrian izango da, baina Krutzeta portutik datorren bidetik ere hurbildu gaitezke. Etxauen herritik Ipurtotz baserrira doan bidea hartuko dugu, geroago bertan krutzeta porturaino doan mendi-bidea hartuz. Bidea erraz egiten da, eta ez dago galtzerik.

Arbuluko arroa zeharkatu eta Ipurtotzeko bordara heldu baino lehen eskuinera egingo dugu. Ertzaren lehen harkaitzekin topo egin arte. Lehenengo zatia erraz egiten da, gora egiteak ez-tauka inongo misteriorik. Eskuinean, Arbuluko arroa eta bere korridoreak. Negu giroan jolasleku aparta bihurtzen den tokia.

Metroak gora goazela, lehenengo irtenguneak aurkituko ditugu. Ertzaren erdi erdian topatuko ditugun harkaitz handiak. Harkaitzak eroso eskalatzen dira, inongo oztoporik gabe. 

Igoera, ertzaren forma osoa errespetatuz gozatzen da, edozein momentutan ezkerretik ertzaren zailtasunak saihestea daukagu. Baina honek ertzaren zailtasunak ikusita, ez du merezi. Noizbehinka ertza lurrean desagertzen da, lepo itxura hartzen duen guneetan. Gero berriz, ertza lurretik irteten da irtengune zailagoa aurkeztuz.

Gora goazela, sorbaldan eta atzena, Udalatx, Aloñamendi eta Kurutzebarri mendien paisai dotoreekin gozatzeko aukera izango dugu. Talaia zoragarria.

Ertzaren azken atala da aipagarriena, ertza kaotikoa bihurtzen bait da eta. Ezproi ugari bihurtzen dira orain protagonistak. Eskalada zailtasunak zerbait gogortuz. Paisai karstiko eta oso basatia. 

Egindako ibilbidearen krokisa.

Ertzaren azken ezproia da aipagarriena, ezproi estetiko eta oso polita.  Arkaitz ona duen igoera edo atala. Lehengo atala hirugarren gradutik ez da pasatuko, eta oso eroso eskalatzen den atala. Gorago gogortzen da  zerbait ertza, irtengune "aereo" eta deseroso batekin (III+). Azpian Arbuluko amildegia, Santikurtzeko toko basatiena. 

Pausua edo irtengunea egin eta ezproiaren azken atalean kokatuko gara, lepo itxura hartzen duen zati batean. Aurretik, 5m inguru dituen atal lasaiagoa (II+). 

Ezproiaren tontorra zeharkatu eta Santikurutz ermitara doan bidea erabili dezakegu. Bide lasai eta 
ederra tontorreraino.


Pyrenikan argitaratutako artikulua.

Ipurtotz-eko borda.

 Ertzaren hasiera.

Gora egiten.

Aloñamendi.

Arbuluko arroa.

Belarrezko kanala ertzaren erdi erdian.

Egindako igoerari begira.

Oriol, ekialde aurpegia.

Aurretik datorrena.

Ertzaren bihotzean aurki ditzakegun paisaiak.

Hurrengo zatia, erresalte interesgarri batekin.
Eskuekin jolasteko leku aproposa.

Beherea begira egindako bideari begira.

Hurrengo erresalte aipagarriena, erraz igotzen den atala.
Igoeraren korridoretxoa argi ikusten dea.

Berriz, behera begira.

Tailaia dotorean gozatzen.

Gora goazela, sorbaldan eta atzena, Udalatx, Aloñamendi eta Kurutzebarri mendien paisai dotoreekin gozatzeko aukera izango dugu. Talaia zoragarria.

Hurrengo atala, kaotikoagoa bihurtzen da.
Arkaitza haundiz osaturiko atal desereosoa.

Berriz, paisaiaz gozatzen.

 Udalatx.

Atzeara begirada bat.

Aurretik, ertzaren atal gogorrena pil pilean.
Eta gorriz, igoeraren luze edo zati aipagarriena.

Ertzaren azken atala da aipagarriena, ertza kaotikoa bihurtzen bait da eta.Ezproi ugari bihurtzen dira orain protagonista. Eskalada zailtasunak zerbait gogortuz. Paisai karstiko basatia.

Lehenego zatiaren krokisa.

Ertzaren azken ezproia da aipagarriena, ezproi estetiko eta oso polita.  Arkaitz ona duen igoera edo atala. Lehengo atala hirugarren gradutik ez da pasatuko, eta oso eroso eskalatzen den atala. Gorago gogortzen da  zerbait ertza, irtengune "aereo" eta deseroso batekin (III+). Azpian Arbuluko amildegia, Santikurtzeko toko basatiena. 

Pausua edo irtengunea egin eta ezproiaren azken atalean kokatuko gara, lepo itxura hartzen duen zati batean. Aurretik, 5m inguru dituen atal lasaiagoa (II+). 

Igoeraren erdian dagoen lepotxo batetik egindako argazkia.

Azpian, egindako luzea.

Ezproiaren tontorra zeharkatu eta Santikurutz ermitara doan bidea erabili dezakegu. 
Bide lasai eta ederra tontorreraino.

Santikurutz eko gailurrean.


Oriol eko pagadi ederrean.


No hay comentarios: