.

.

2017/04/04

Aketegi Erpina: 1.545m | Nardagaizto-ko kanala, "Bizkaitarren koxkobilok" irteera.

2017/01/21 | Neguko gorabeherak ondo aprobetxatu behar ditugu etxe ondoko mendietan gozatzeko, eta mendian gabiltzan lagunekin bada hobeto. Xabi (Smithy), anaia eta Lekurekin geratu giñen Aketegiko kanal estetiko eta ederrena egiteko; Nardagaizto-ko kanala. Gogoak nituen Aketegitik behara datozen aukerak probatu eta ondo dastatzeko. Mezu batzu elkarbanatu eta goizean oiz geratu ginen Zegamako apeaderoan Kanal edor korridorearen kondizioak oso oso onak izango zirelakoan. Eta hala izan zen, mendi egun zoragarria izan genuen Aketegiko iparralde ezkutuan.

LINK > http://www.smithyrenbloga.com/2017/01/aketegi-erdiko-kanaletik-bizkaitarren.html

Zorte handikoak izan giñen (Egoitz, Julen eta ni) Xabi, Iker eta lagunak bait dira Aitzgorri ipar aurpegi osoa ondo kontrolatzen dutenak. Izugarrizko lana burutu du honen inguruan bere blogean, www.smithyrenbloga.com.

Zegamako toponomia mapa.

"Bidearen deskribapenarekin jarraitu aurretik, esan "bizkaitarren koxkobilok" irteeraren izena guk asmatua dela guk erreferentzi bezala erabili ahal izateko. Irteera bere izen propioa izan dezake (ez dugu inon topatu). Gure asmoa ez da urteetan jarraitu diren kanalen irteerak gure modura batailatzea."
Textua: Xabi Mugika / Smithy.

Igoeraren deskribapena; Itzubiagako bordan hasi eta bukatuko dugun mendi ibilbidedea. Borda hau izango da gure erreferentzia nagusia ibilbide guztian.

Itzubiagako bordaren atzetik gora doan baso-bide eder bat hartzen da, laritz eta izeiz osaturiko baso oparo bat zeharkatuz. Ibilbidea eroso eta horizontalean egiten da, Aketegiko tontorretik behera datozen korridore eta kanalak aurrez aurrez aurkituz. Gurea oraingoan, nardagaizto-ko kanala edo korridorea. Izenak badauka berea, gaizto? Kanalaren ospea ote?

Hasieratik hogei minutura Nardagaiztoko kanalaren hasierarekin topo egingo dugu. Erraz bereizten da, orain dela urte batzuk elur-jauzi erraldoi baten arrastoa oso argia ikusten baita. Kanalaren alde bietan oso nabariak dira elur-jauzi honen arrastoak, zuhaitzen sustraiak airean zintzilika diraute eta. Kanalaren lehengo atala oso lasai eta erraz igotzen da, elurraren egoerak jartzen du zailtasun puntua.

80m inguru igotzen eta lehenengo erresaltearekin topo egin arte. Batzuk, 6ª graduan sartzen duten erresalte luze eta bertikala. Negu giroan atzera botatzen duen erresalte basatia.

Baina ezkutuan badago beste aternatiba deseroso bat, eskumatik gora doan malda mixtoa. Belar, hurrondo eta pagadiz hornitutako aldapa edo bidea. Pioletak, kranpoiak eta material osoaz gozatzeko aukera ederra. (Euskal Herriko dry-tooling modalitatea). Nola edo hala igotzen da, zailtasun puntutxo batekin. Egindako aukera hau atzean utzi, eta nardagaizto-ko kanalaren bihotzera hurbiltzen hasiko gara. 

Bigarren erresalltea: Arkaitzen artean zabaltzen den korridore estu eta estetikoa. Elur gabe eskalatzen igo daitekeen korridorea, baina negu giroan eta elurrarein asko gozatzen den luze edo atala da hau. Sokak eta pioletak estrenaitzeko atal aproposa. 40m inguru dituen luzea, guk ondo babesteko hiltze bat erabili genuen korridorearen erdi edian.

Hirugarren erresalltea berriz eroso igotzen da, eskailera erraldoi baten forma hartzen du.  Arkaitz, lokatz eta lur izoztuak jartzen dute zailtasun osoa.

Erresaltea atzean utzi eta aurretik Nardagaizto-ko kanalaren zati explosibo eta gogorrena datorrela esango  nuke. Elurrarekin gozatzeko atal aparta. 80m inguru dituen atal zatia.

Laugarren erresalltea: Erresalte bertikala elurrik gabe dagoenean, baina elurrarekin zerbait lasaitzen dena. Hala ere, kontu handiz igotzeko atala. Hasieran arkaitz handien artetik igotzen da nola de hala, harkaitzen artetik behera datorren elur gogor eta izotza gehiengoz aprobetxatuz. Piolet eta kranpoiekin gora egiteko luze aparta. Elur korridorearen gainean, gorago, horma bat somatzen da. Hau izango da azken bultzakada, aitzineko baserrietan dauden sabaietara igotzeko metodoa erabili dezakegu. Negu giroan oso deseroso egiten den igoeratxo edo erresaltea. Irteeran, harritza batekin topo egingo dugu. Normalean elurrez estalita egoten den harritza.

Erresaltea atzean utzi, eta Aketegi inguruko ipar aurpegi erraldoia azalduko zaigu goian. Auñamendietako gailur handietan bezala sentiarazten zaituen paisai magikoa. 

Kanaletik gora egin eta ezkerrerantz hasiko gara pixkanaka, lehengo bi harkaitzen artetik doan erresalte batetik igogo gara, gero segituan ezkerrerantz doan zeharkaldi horizontal bat egiteko. Kontu haundi eta errezpetuz egiteko zeharkaldia.

Zeharkaldia atzean utzi, eta gainean Aketegi Erpinaren aukerak azalduko zaizkigu; batida, eskirol eta bizkaitarren koxkobilok irteerak. Joku asko ematen duan amaiera gorago dagoen ertzerainoko.


Egindako irteeraren krokisa.


Bizkaitarren koxkobilok irteera;  "Bizkaitarren koxkobilok" azpitik ikusten dena baino tenteagoa da. Hasieran eskuinera doan 4-5 metroetako zeharkalditxo diagonal bat egin behar da (50-55º baina eskuekin eutsi ahal izateko harkaitzak daude) harkaitz baten azpian gelditu arte. Zeharkalditxo honen ondoren gora zuzen jarraituko dugu 65 graduetara iristen den elur mingaina eskalatuz. Igoeraren bi aldetan harkaitzak ditugu igoera hau babestu nahi bada asegururen bat jarri ahal izateko, baina hala ere aseguratzeko aukera ugaririk ere ez dauka."
Textua: Xabi mugika | Smithy.

Azken atal hau bukatu eta eskumara joango gara Aketegi Erpina gailuarren bila, orain bai, iibilbide lasaia.

Jaitsierako, Aketegitik Irauleruntz behera doan (iparraldetik) zeharkaldi bat egingo dugu. Xabi, Iker eta Lekuk ondo ezagutzen duten zeharkaldi ederra. Zeharkaldia atzean utzi eta Sakonaundikin bat egingo dugu. Oso lasai eta gustora egiten den jaitsiera erosoa. 

Taldea, Itzubiagako bordatik irteten.

Kanalaren lehen maldak, eta erresalte aipagarriena "berdez".
Guk eskumatik doan alternatiba erabiliko dugu.

Eskumatik doan bidetik gora egiten.

Xabi, 2. erresaltean gora egiten.

2. erresalltea:  Arkaitzen artean zabaltzen den korridore estu eta estetikoa. Elur gabe eskalatzen igo daitekeen korridorea, baina negu giroan eta elurrez asko gozatzen den luze edo atala da. Sokak eta pioletekin gozatu eta estrenaitzeko leku zoragarria da hauxe. 40m inguru dituen luzea, guk ondo babesteko hiltze bat erabili dugu korridorearen erdi edian.

Egoitz, erresaltean. Soka erabili eta hiltzea sartzeko zati aproposa.

Badator Julen.

Erresaltea atzean utzi eta talde osoa berriz kanalean.

Hurrengo erresaltea aurretik.

Xabi, Egoitz eta Julen erresaltean gora egiten.

3. erresalltea berriz eroso igotzen da, eskailera forma hartzen duen atala da hau. Arkaitz, lokatz eta lur izoztuak jartzen dute zailtasun osoa.

Taldea berriz kanalaren pil pilean.

Kanala eta taldea, Lekuren argazki ederra.

Txindoki eta Aralara, Nardagaizto kanaletik.
Maite ditut gure bazterrak.

Xabi hurrengo erresalteari begira.

Tipi tapa gora egiten. (Julen, Egoitz eta Gotzon).

Erresaltean gora.

Erresaltean gora. II

4. erresalltea; Erresalte bertikala elurrik gabe dagoenean, baina elurrarekin zerbait lasaitzen dena. Hala ere, kontu handiz igotzeko atala. Hasieran arkaitz handien artetik igotzen da nola de hala, harkaitzen artetik behera datorren elur gogor eta izotza gehiengoz aprobetxatuz. Piolet eta kranpoiekin gora egiteko luze aparta. Elur korridorearen gainean, gorago, horma bat somatzen da. Hau izango da azken bultzakada, aitzineko baserrietan dauden sabaietara igotzeko metodoa erabili dezakegu. Negu giroan oso deseroso egiten den igoeratxo edo erresaltea. Irteeran, harritza batekin topo egingo dugu. Normalean elurrez estalita egoten den harritza.

"Argi! harri jauziak ugariak dira kanalean zehar."

Julen, gozatzen.

Erresaltearen irteeran.

Erresaltea atzean utzita. 
Harritza izoztua protagonista haundia.

Aketegiko ipar aurpegi basatia. 

Egoitz, Aketegiko erpinaren ipar aurpegia miresten.

Erresaltea atzean utzi, eta Aketegi inguruko ipar aurpegi erraldoia azalduko zaigu goian Auñamendietako gailur handietan bezala sentiarazten zaituen paisai magikoa



Xabi eta Gotzon.

Horizontalean egiten den zeharkaldi harriskutsua.

Talde osoa azkenengo txanpan. (Leku).

Laben egitea debekatua!

Julen eta Egoitz eskirol irteeran.
LINK: http://www.smithyrenbloga.com/2012/12/aketegiko-erdiko-kanala-eskirol-irteera.html


"Bizkaitarren koxkobilok" azpitik ikusten dena baino tenteagoa da. Hasieran eskuinera doan 4-5 metroetako zeharkalditxo diagonal bat egin behar da (50-55º baina eskuekin eutsi ahal izateko harkaitzak daude) harkaitz baten azpian gelditu arte. Zeharkalditxo honen ondoren gora zuzen jarraituko dugu 65 graduetara iristen den elur mingaina eskalatuz. Igoeraren bi aldetan harkaitzak ditugu igoera hau babestu nahi bada asegururen bat jarri ahal izateko, baina hala ere aseguratzeko aukera ugaririk ere ez dauka."
Textua: Xabi mugika | Smithy.

Leku lehenego eta Iker atzetik.

Iker bere saltzan.

Leki, Egoitz, Gotzon, Julen Xabi eta Iker Aketegiko erpinaren tontorrean.

INFO: https://www.mendikat.net/com/mount/770

Aketegiko ertza.

Xabi, Euskal Herriko mendiekin gozatzen. Bere saltsan.

Jaitsiera, Aketegitik Irauleruntz behera doan (iparraldetik) zeharkaldi bat egingo dugu. Xabi, Iker eta Lekuk ondo ezagutzen duten zeharkaldi ederra. Zeharkaldia atzean utzi eta Sakonaundikin bat egingo dugu. Oso lasai eta gustora egiten den jaitsiera erosoa.

Talde osoa sakoaunditik behera jaisten.

Aketegi erpina, Aketeki eta Iraule. 
Aitzgorriko hiru huandiak.


Argazkiak: Xabi, Iker, Leku eta Gotzon.

Beste goiz zoragarri bat etxe ondoan. Gure mendi eta lagunetaz gozatzeko leku zoragarria!. Mila esker Xabi, Iker, Leku, Egoitz eta Julen. Zuekin gozatzeko aukera hau emateagatik! bejondeizuela!

No hay comentarios: