2017/01/21 | Neguko gorabeherak ondo aprobetxatu behar ditugu etxe ondoko mendietan gozatzeko, eta mendian gabiltzan lagunekin bada hobeto. Xabi (Smithy), anaia eta Lekurekin geratu giñen Aketegiko kanal estetiko eta ederrena egiteko; Nardagaizto-ko kanala. Gogoak nituen Aketegitik behara datozen aukerak probatu eta ondo dastatzeko. Mezu batzu elkarbanatu eta goizean oiz geratu ginen Zegamako apeaderoan Kanal edor korridorearen kondizioak oso oso onak izango zirelakoan. Eta hala izan zen, mendi egun zoragarria izan genuen Aketegiko iparralde ezkutuan.
LINK > http://www.smithyrenbloga.com/2017/01/aketegi-erdiko-kanaletik-bizkaitarren.html
Zorte handikoak izan giñen (Egoitz, Julen eta ni) Xabi, Iker eta lagunak bait dira Aitzgorri ipar aurpegi osoa ondo kontrolatzen dutenak. Izugarrizko lana burutu du honen inguruan bere blogean, www.smithyrenbloga.com.
Zegamako toponomia mapa.
Textua: Xabi Mugika / Smithy.
Igoeraren deskribapena; Itzubiagako bordan hasi eta bukatuko dugun mendi ibilbidedea. Borda hau izango da gure erreferentzia nagusia ibilbide guztian.
Itzubiagako bordaren atzetik gora doan baso-bide eder bat hartzen da, laritz eta izeiz osaturiko baso oparo bat zeharkatuz. Ibilbidea eroso eta horizontalean egiten da, Aketegiko tontorretik behera datozen korridore eta kanalak aurrez aurrez aurkituz. Gurea oraingoan, nardagaizto-ko kanala edo korridorea. Izenak badauka berea, gaizto? Kanalaren ospea ote?
Hasieratik hogei minutura Nardagaiztoko kanalaren hasierarekin topo egingo dugu. Erraz bereizten da, orain dela urte batzuk elur-jauzi erraldoi baten arrastoa oso argia ikusten baita. Kanalaren alde bietan oso nabariak dira elur-jauzi honen arrastoak, zuhaitzen sustraiak airean zintzilika diraute eta. Kanalaren lehengo atala oso lasai eta erraz igotzen da, elurraren egoerak jartzen du zailtasun puntua.
80m inguru igotzen eta lehenengo erresaltearekin topo egin arte. Batzuk, 6ª graduan sartzen duten erresalte luze eta bertikala. Negu giroan atzera botatzen duen erresalte basatia.
Baina ezkutuan badago beste aternatiba deseroso bat, eskumatik gora doan malda mixtoa. Belar, hurrondo eta pagadiz hornitutako aldapa edo bidea. Pioletak, kranpoiak eta material osoaz gozatzeko aukera ederra. (Euskal Herriko dry-tooling modalitatea). Nola edo hala igotzen da, zailtasun puntutxo batekin. Egindako aukera hau atzean utzi, eta nardagaizto-ko kanalaren bihotzera hurbiltzen hasiko gara.
Bigarren erresalltea: Arkaitzen artean zabaltzen den korridore estu eta estetikoa. Elur gabe eskalatzen igo daitekeen korridorea, baina negu giroan eta elurrarein asko gozatzen den luze edo atala da hau. Sokak eta pioletak estrenaitzeko atal aproposa. 40m inguru dituen luzea, guk ondo babesteko hiltze bat erabili genuen korridorearen erdi edian.
Hirugarren erresalltea berriz eroso igotzen da, eskailera erraldoi baten forma hartzen du. Arkaitz, lokatz eta lur izoztuak jartzen dute zailtasun osoa.
Erresaltea atzean utzi eta aurretik Nardagaizto-ko kanalaren zati explosibo eta gogorrena datorrela esango nuke. Elurrarekin gozatzeko atal aparta. 80m inguru dituen atal zatia.
Laugarren erresalltea: Erresalte bertikala elurrik gabe dagoenean, baina elurrarekin zerbait lasaitzen dena. Hala ere, kontu handiz igotzeko atala. Hasieran arkaitz handien artetik igotzen da nola de hala, harkaitzen artetik behera datorren elur gogor eta izotza gehiengoz aprobetxatuz. Piolet eta kranpoiekin gora egiteko luze aparta. Elur korridorearen gainean, gorago, horma bat somatzen da. Hau izango da azken bultzakada, aitzineko baserrietan dauden sabaietara igotzeko metodoa erabili dezakegu. Negu giroan oso deseroso egiten den igoeratxo edo erresaltea. Irteeran, harritza batekin topo egingo dugu. Normalean elurrez estalita egoten den harritza.
Erresaltea atzean utzi, eta Aketegi inguruko ipar aurpegi erraldoia azalduko zaigu goian. Auñamendietako gailur handietan bezala sentiarazten zaituen paisai magikoa.
Kanaletik gora egin eta ezkerrerantz hasiko gara pixkanaka, lehengo bi harkaitzen artetik doan erresalte batetik igogo gara, gero segituan ezkerrerantz doan zeharkaldi horizontal bat egiteko. Kontu haundi eta errezpetuz egiteko zeharkaldia.
Zeharkaldia atzean utzi, eta gainean Aketegi Erpinaren aukerak azalduko zaizkigu; batida, eskirol eta bizkaitarren koxkobilok irteerak. Joku asko ematen duan amaiera gorago dagoen ertzerainoko.
Egindako irteeraren krokisa.
Bizkaitarren koxkobilok irteera; "Bizkaitarren koxkobilok" azpitik ikusten dena baino tenteagoa da. Hasieran eskuinera doan 4-5 metroetako zeharkalditxo diagonal bat egin behar da (50-55º baina eskuekin eutsi ahal izateko harkaitzak daude) harkaitz baten azpian gelditu arte. Zeharkalditxo honen ondoren gora zuzen jarraituko dugu 65 graduetara iristen den elur mingaina eskalatuz. Igoeraren bi aldetan harkaitzak ditugu igoera hau babestu nahi bada asegururen bat jarri ahal izateko, baina hala ere aseguratzeko aukera ugaririk ere ez dauka."
Textua: Xabi mugika | Smithy.